‘PARTIDUAK’ atalean argitaratutako berriak

Jardunaldi ona

Begi batekin Madrilen eta bestearekin Leioan

Atzeratutako partiduek markatutako jardunaldia asteburu honetan daukaguna. Entrenatzaile eta jokalari batzuk Madrilera joan baitra Errege Kopan Bilbao Basket animatzera. Honetaz gain, minikopatik pasatuko dira, Mario animatzeko asmoz.

Hala ere, beste talde askok euren partiduak jokatuko dituzte. Jardunaldi honetan etxean partidu gutxi jokatuko dira. Eskolarteko lehiaketan premini mixtoko Txomin Aresti eta San Bartolomeko taldeek soilik jokatzen dute etxean. Eta federatuetan neska seniorrek eta 2.mailako neska kadeteek jokatuko dute Kandelazubietan. Hala ere neska kadete berezi mailan (larunbatean 12:45tan) eta mutil juniorren berezi mailan (larunbatean 16:00etan) Askartzaren aurkako derbyak aipagarriak dira.

Gure taldeak animatzen ikusi nahi zaituztegu!

1.mailako seniorren 3.gairapen kontsekutiboa

Partidua eskasa Irlandesaseko juniorrak, Leioa SBTko 5 jokalari dituen taldeak, jokatutakoa Euskal Ligako debutean. Orduak asko lagundu ez arren (10.15), partiduaren hasiera bi taldeen aldetik kaskarra izan zen. Leioakoek zein Txingudiko Hondarribitarrek arazo handiak zituzten saskiratzeak lortzeko eta baloi galduen kopurua oso altua zen. Atsenedenaldian emaitza 16-21ekoa zen kanpotarrek aldekoa. Bigarren zatian egoera zertxobait aldatu zen, eraso estatikoan hobekuntzarik ez egon arren, presio denfetsiboa eta Irlandesaseko nesken trantsizio azkarrei ezker, markagailuan ihes egitea lortu zuten. Errenta hau amaierara arte mantentzea lortu zuten, 41-38ko emaitzarekin Euskal Ligan 1.garaipena eskuratuz.

Beranduago, neska kadeteen maila berezian, Leioa eta La Salleren arteko partida interesgarri jokatu zen Kandelazubietan. Intentsitate, urduritasun eta hutsegite handiko norgehiagoka izan zen. Leioak uztai azpiko jokalarien ezberdintasun fisikoaz baliatu zen eta La Salle aldiz bere joko banatzailearen gidaritzaz. Amaieran jaurtiketa libreek erabaki zuten partidua, La Salle bonusean baitzegoen eta Leioak 4,60m-ko marratik emaitza onak lortu baitzituen azken momentuetan. Segundo gutxiren faltan Leioa 4 puntu gainetik jarri zen eta La Sallek ia zelai erditik sartutako hiruko batek partiduari amaiera eman zion, puntu bakar bategatik gailenduz (52-51). Berria irakurtzen jarraitu »

Irlandesaseko neska juniorrek Euskal Ligan debuta egingo dute

Otsailaren 5 eta 6an jardunaldi berria jokatuko da. Aurreko jardunaldian deigarriena etxean jokatutako partida mordoa bazen, oraingoan kontrakoak deitzen du gure arreta. Jokatuko diren 19 partiduetatik 5 soilik izango direlako Leioan.

Hala ere, partidu interesgarriak ditugu asteburu honetan. Hasteko, Irlandesaseko neska juniorrek Euskal Ligako lehenengo partidua jokatuko dute. Aurkaria Carnicas San Marcial izango da, Hondarribia Irunen azpiko mailetako taldea (emakumezkoen euskal saskibaloiaren ikur nagusia, “Liga Femenina”n lehiatzen dira). Partida hau larunbatean goizeko 10.:15ean kokatuko da Irlandesasen. Gure neskak la nona egiten saiatuko dira, lehiaketa ondo hasteko gogoz baitaude. Beranduago, goizeko 12:30etan Kandelazubietan, nesken saskibaloi partidu interesgarria daukagu ikusgai,

Berria irakurtzen jarraitu »

Jardunaldiko kronika


Gure talde gehienek emaitza onak lortu dituzte. Mutil infantilek ligako 3. Sailkatua, Unamuno, jaso dute Kandelazubietan. Gure  mutilek ez dute partidako erritmoa jartzea lortu, bere joko maila erreala agerian utzi gabe. Hala ere, 3 laurdenean 1×1 egoeretan lortutako saskiratzeei eta defentsari esker markagailua alde jarri zuten. Azken laurdenean emozioa egon zen, baina Carmeloren mutilek azken minutuetan hobeto jokatu zuten eta partidua etxean geratu zen (53-46).

Honetaz gain, 4 talde kadeteek euren partiduak irabazi dituzte. 2,mailako mutil kadeteek besteek baino gehiago sufritu dute, Barrena Berriri 9 puntugatik soilik irabazi baitiote (49-40). Bitartean, beste talde kadeteek partidu errazagoak izan dituzte, Javiren neskek Unamunori 21 puntugatik, Ivanen neskek Zornotzari 35 puntugatik eta Koldoren mutilek Jarrillerosi 36 puntugatik irabazi baitiote.

Berri onek senior taldeekin jarraitzen dute, 1.mailakoek zein Berrik irabaztea lortu dutelako. Larunbatean Leioa Berrik esperientziaz baliatu zen La Salle talde gazteari gailentzeko (82-70). Igande arratsaldean Barakaldon, 1.mailako seniorrak Paulesi irabazi zion 3 puntugatik (63-66), irabazitako 2.partidu kontsekutiboa izanik. Badirudi talde gazte hau txapelketako erritmoa hartzen ari dela, eta irabazitako partidek emandako konfiantzaz, hurrengo asteburuan 2.sailkatuaren kontra lehiatuko dira, Barrena Berriren aurka. Federatu mailan emaitza negatiboa mutil jubenilen eskutik dator, larunbatean Unamunoren aurka jokatutako partiduan galdu baitzuten. Esfortzu handia egin arren ezin izan zuten garaipena lortu eta amaieran emaitza 72-57koa izan zen bilbotarren aldekoa.

Eskoletako talde guztiek Leioan jokatzen dute

Asteburu honetako jardunaldia partiduz beteta dator, neska seniorrek soilik baitute atsedenaldia. Ez ohiko jardunaldia da, eskola mailako talde guztiek Leioan jokatzen dutelako. Beraz, asteburu paregabea da Betiko, San Bartolomé, Txomin Aresti edo Kandelazubietatik pasatu eta txikienen progresioa ikusteko. Goizeko 10:15etatik eguerdiko 13:00etara 10 partidu izango ditugu ikusgai. Honenbestez aukeraketa egin beharko dugu, eta guk premini mixto mailan jokatuko den derbya gomendatzen dizuegu. Goizeko 11:00etan San Bartolomé eta Txomin Aresti B lehiatuko baitira San Bartolomén.

Federatuei dagokienez, Kandelazubietan jokatzen diren partiduak dira aipagarrienak. Larunbatean arratsaldeko 17:00etan Koldoren kadeteek 1.mailatik igo berri den Jarrilleros jasoko dute. Eta bi ordu beranduago, 19:00etan, Leioa Berri eta La Salle talde gaztearen kontrako partidua izango dugu ikusgai. Igandean aldiz, 2.mailako mutil kadeteek goiz jaiki beharko dute, goizeko 10:30etan Barrena Berriren aurka jokatzen baitute. Eta etxeko talde bezala jardunaldia goizeko 12:30etan amaitzen da, “especial” mailako neska kadeteek Zornotzaren aurka jokatutako partidarekin.

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In