‘PARTIDUAK’ atalean argitaratutako berriak
(Castellano) El senior femenino de 1ª cae en la final del Torneo Zazpe
Barkatu, sarrera hau ez dago euskaraz
1.mailako emakumezko seniorrak Zazpe txapelketa finalean
Atzo Barkaldon, Paules Saskibaloi Taldeak antolatutako emakumezko senior mailako Zazpe Txapelketako lehen eguna jokatu zen arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Lehen finalaurrekoan gure 1.mailako neskak eta Ugeraga lehiatu ziren, eta Leioa izan zen garaile (58-52) finalerako txartela lortuz. 2. Finalaurreko garailearen aurka (Mungia edo Paules) arituko dira gaur arratsaldeko 18:30etan.
Zorte on neskak!
Emakumezko saskibaloia asteburuan
Asteburu honetan emakumezko saskibaloia izango da nagusi Kandelazubietan. 2.mailako emakumezko kadeteek euren lagunarteko lehen partida jokatuko dute Kandelazubietan, goizeko 11:45ean Erandioren aurka. Arratsaldeko 16:00etan, leku berean, 2.maila nazionalean lehiatuko den Leioa SBTko emakumezko taldeak ligari emango dio hasiera, Las Gaunas Prometeren aurka. Talde hau, Irlandesas eta Leioa SBTko jokalariez osatuta dago.

Hauen ostean, Emakumezko Liga 2n (estatu mailan emakumezko 2.maila nagusiena) lehiatzen diren, Irlandesas eta Ibaizabalen arteko lagunarteko norgehiagoka ikusi ahal izango dugu (18:15).
