‘KLUBA’ atalean argitaratutako berriak
Osoitz eta Andoni Bizkaiko selekzioko lehen hautaketan
1998an jaiotako Leioa SBTko Osoitz Martinez eta Andoni Mendez jokalariak, Bizkaiko selekzioko lehen hautaketan aukeratuak izan dira.
Urriaren 29 eta 30ean eta Azaroaren 1ean jokatuko den Euskadiko txapelketako prestaketara begira, Bizkaiko selekzioak lehen entrenamendua igande honetan buruko du. Gure bi jokalariak igandean, hilak 11n, goizeko 10:30tan egon behar dute La Salle Ikastetxean. Hemen duzue deialdi osoa:
– JON DIEZ (GETXO)
– IVAN MIHAILOVIC (GETXO)
– OSOITZ MARTINEZ (LEIOA)
– ANDONI MENDEZ (LEIOA)
– ASIER HUEBRA (LAURO IKASTOLA)
– XABI CALLE (TABIRAKO)
– MIKEL SANTANA (LA SALLE)
– JULEN BERNABÉ ( LA SALLE)
– XABIER OLABARRI (LA SALLE)
– JON ARRIARAN (TABIRAKO JESUITAK)
– LORENTZO URIARTE (TABIRAKO)
– JOSE JAVIER MORAN (TABIRAKO)
– UNAI BILBAO (URDANETA)
– XABIER AZPITARTE (ZIPIRIÑE)
– UNAI MENDIKOTE (SALLEKO)
– MARKEL MENDIBE (TABIRAKO)
12ko azken multzoan sartzeko gogor entrenatu beharko dute.
Zorte on mutilak!
500 lagun facebook-en

Uda honetan zehar klubeko facebook-ak martxan jarraitu du. Hile pare batean 500 lagunera iristea lortu dugu.
Baina ez gara 500 lagunekin konformatzen, lagun gehiago nahi ditugu. Seguruenik jokalari, guraso zein entrenatzaile asko ez dira oraindik gure lagun egin eta. Zenbat lagun lortzeko gai izango gara?
Motorrak martxan!
Gaur lehen entrenamendu eguna izango da klubeko talde federatu guztientzat. Lehen aste honetan alderdi aerobikoa lantzen eta hobetzen hastea izango dugu helburu. Honetaz gain, baloiarekin entrenatzen ere hasiko gara, sentsazioak berreskuratzeko asmoz.
Udarako Adrianek eta Jonek emandako kontseiluak jarraitzea espero dugu, eta honela sasoiz kanpo ez etortzea. Esandakoa egin baduzue, aurre-denboraldia asko eramangarriagoa egingo zaizue.
Motorrak martxan ditugu jada, eta 2011-2012 denboraldiari hasiera emateko prest gaude.
Aste bakarra soilik falta da!
2011/2012 denboraldiari hasiera emateko aste bakarra soilik falta da. Abuztuaren 29an, astelehenean, talde federatuek denboraldiari ekingo baitiote. Eskola mailako taldeak aldiz, aste batzuk beranduago hasiko dira.
Gogoan izan eskuman dagoen bannerrari klikatuta aurre-denboraldiko lehen entrenamenduko ordua duzuela ikusgai. Eta honetaz gain, behin behineko joko eta entrenamendu orduak ere kontsultatu ahal dituzuela bertan.
Oporretan atseden hartu eta pixka bat deskonektatu ostean, pilak kargatuta bueltatzea espero dugu. Denboraldi berriari gogotsu helduko diogu, dudarik gabe.
Astelehenerarte!








