‘KLUBA’ atalean argitaratutako berriak
Kapusera apuntatzeko azken egunak
Ostiral honetan, ekainaren 17an, Udako Saski Leioa 2011 kanpusean apuntatzeko epea amaitzen dela gogorarazi nahi dizuegu. Oraindik denbora daukazue inskripzioa bete eta bertan parte hartzeko. Hurrengo estekan kanpusari buruzko informazio guztia topatuko duzue eta internet bidez inskribatzeko aukera ere badaukazue (http://www.leioasbt.com/?page_id=1024&lang=eu)
Leioa Saskibaloian 2011-k ez zuen huts egin
Larunbatean Kandelazubietara hurbildu zinetenok berretsi dezakezuenez, egun borobila bizi genuen. Hala ere, BBB irabaziz gero oraindik hobea izan zitekeen.
Eguraldia lagun izan genuen eta goizean gazteenek irudi paregabea eman zuten. Betiko, Txomin, San Bartolome, Artaza, Leioa eta Irlandesaseko gazteak ikusi ahal izan genituen saskibaloiarekin gozatzen. Eta bertara hurbildu ziren gurasoek, saskibaloian ederki moldatzen direla erakutsi ziguten bi belaunaldiko txapelketan. 24 bikotek hartu zuten parte eta azkenean garaileak Javi eta Iñaki Diez izan ziren. (Zorionak!)
Arratsaldean, Barça eta BBBren arteko partidak ikusmin handia sortu zuen, eta giro polito sortu zen norgehiagoka jarraitu zutenen artean. Aldi berean, hiruko txapelketa ospatu zen, 16 lehiakiderekin. Fase finalera 5 jokalari iritsi ziren: Borja, Zuga, Egoitz, Iraitz eta Eder. Eta merezita, Egoitzek eraman zuen garaipena.
Eguna borobiltzeko, 200 bat pertsona bildu ginen Sakonetan denboraldi amaierako afaria ospatzeko. Mikrofono eta soinu ekipoarekin izandako arazoen ondorioz, prestatutako pixkat aldatu behar izan genuen. Eta ezin izan genituen denboraldi ikaragarria egin duten eta Bizkaiko txapelketa lortu duten Sanbarreko miniak eta Txomineko preminiak zoriondu.
Hona hemen larunbatean galdutakoaren bideoa:
Bihar denak goizeko 9:30etan Kandelazubietan
Jokalari guztiek, federatuak zein eskolarteko mailakoak, kandelzubietan egon behar dira bihar, larunbata, goizeko 9:30etan. Txikienak 10:00etan hasiko diren partiduetarako berotzeko eta nagusienak dena ondo irten dadin arduratzeko (arbitratu, turnoak txosnan…)
Eta gogoan izan txosnan kolaboratzea oso garrantzitsua dela. Badakigu jokalari, eta gurasoen artean sukaldari paregabeak daudela eta pintxo gozo zein patata tortila izugarriak probatzeko aukera izango dugula. Eguneko programa jaso ez duzuenontzat, hau da taldeka egin den banaketa:
– Eskolarteko taldeak: pintxoak
– Talde kadeteak (neskak/mutilak): tortilak
– Talde juniorra: tortilak
– Talde seniorra: pintxoak








