‘KLUBA’ atalean argitaratutako berriak

100 lagun facebook-en

Informazioa eta gure taldeei buruzko berriak zabaltzeko helburuarekin, sare sozial ezagunenetako batean, Facebook-en, kontua sortzea erabaki dugu. Gaur 100 lagun izatera iritsi gara. Jokalariak, gurasoak, jokalari ohiak zein ezagunak daude horien artean. Baina hau ez nahikoa, oraindik jende asko falta da gure lagun egiteko. Anima zaitez eta lagun gaitzazu lagun kopuru hau bikoizten edota hirukoizten .

1.mailako emakumezko seniorren kopa

1.mailako emakumezko seniorrek Liga amaitu dute asteburu honetan. A1etik kanpo gutxigatik gelditu ostean, gure neskak A2ko lehenengo gelditu dira. Baina denboraldia ez da amaitu Juanen neskentzat. Atsedenerako astebururik gabe, aste honetan senior mailako kopari emango diote hasiera. Senior 1.mailako 16 taldeak 4 multzotan banatzen dira. A1eko lehen 4 postuetan sailkatutakoak multzoetako buru izango dira eta ez dira euren artean lehiatuko lehen fase honetan. Ostean, gainontzeko 12 taldeak zozketa bidez multzo ezberdinetan banatzen dira. Hauek dira multzoak:

6 jardunaldi jokatuko dira, joan eta etorri partiduak jokatuz multzoko talde guztien artean. Ligatxoa amaitu ostean, 1.postuan sailkatutako taldeak finalaurrekoetan lehiatuko dira:

1.finalaurrekoa: D multzoko 1.taldea – C multzoko 1.taldea

2.finalaurrekoa: B multzoko 1.taldea – A multzoko 1.taldea

Eta final aurrekoetako garaileek finala jokatuko dute. Finalaurrekoak zein finala, maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan jokatuko dira, oraindik erabaki gabe dagoen zelaian.

Gure neskek igande honetan jokatuko dute kopako lehenengo partidua. Igandean 17:30etan Ibaizabal jasoko dute Kandelazubietan.

GUILLERMO BUENO MADRILEN

Aste honetan Leioa SBTko beste jokalari ohi baten bizitzara hurbiltzea erabaki dugu, Iker Salazar ez baita etxetik urrun jokatzen ari den Leioako jokalari barra. Guillermo Bueno, senior mailako lehen urtekoa, Madrilen jokatzen ari da, Olimpico 64 Klubean. Guillermo INEF ikastera joan zen Madrilera eta han ere saskibaloiari lotuta jarraitu du. Berak aitortu digunez, asteburu honetan autonomikako taldearekin debuta egin du, minutuak jokatuz. Gainera 90-88 irabazi zuten IES Alameda Osunaren aurka, zeinetan Guillermo defentsa aktiboa egin eta 5 puntu lortu zituen. Hurrengo astean elkarrizketa interesgarria egingo diogu “Guille-ri”, bertan bizitzen ari dena berak konta dezan.

Sergio Fuertesen lesioa

Aurreko asteburuan, Kadete mutilen 2.mailan Paules eta Leioaren artean jokatutako partiduan, Sergio Fuertes pibotak lesioa larria izan zuen. Saskira sarrera egitera zihoanean orkatila tolestu zuen. Hasiera batean ez zirudien ezer larria, baina Sergiok min handia zuen oinean. Hori dela eta medikuarenera eraman zuten ahalik eta arinen. Lesioa zirudien baino larriagoa da eta zelaietatik kanpo egongo da denbora batez.

Hemendik Sergiori animoak eman nahi dizkiogu Klubeko kide guztion partez.

Kanpusa amaierara heldu da

Bizitasun handiko 4 egunen ostean gabonetako saskileioa kanpusa amaierara heldu da. Haur batzuk guztiz akituta zeuden jada, baina beste batzuk gehiago entrenatzeko gogoz gelditu dira.  Horretarako udako kanpusera itxaron beharko dute, bertan danak berriro batzeko momentu paregabea izanik. Hona hemen taldeko argazkia:

Zorionak eta urte berri on denoi!

ZORIONAK

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In