‘KLUBA’ atalean argitaratutako berriak
Klubeko aurkezpen jendetsua
Ostiralean, abenduaren 17an, arratsaldeko 19:30etan klubeko aurkezpenari hasiera eman genion. Kandelazubieta goraino bete zen, eta bertan 300 bat jokalari, 25 entrenatzaile eta 200 ikusle inguru batu ginen.
Bertan Leioa Saskibaloi Taldearen eta Betiko, Artatza, Txomin Aresti eta San Bartolomé ikastetxeekin kolaborazio hitzarmena sinatu zen, guretzako oso garrantzitsua dena.
Honetaz gain, esan beharra dago gabonetako otzara 1.mailako seniorren mutilen taldeko Egoitz Álvarezi egokitu zitzaiola.
Laster talde guztien argazkiak igoko ditugu webgunera, baina momentuz hona hemen aurrerapena:

OSTIRALEAN KLUBEKO AURKEZPENA
Jada guztiok jakingo duzuen moduan, ostiral honetan abenduak 17an, Leioa Saskibaloi Taldeko aurkezpena da. Ospakizun honetara Leioako ikastetxe binkulatuak (Txomin Aresti, San Bartolome, Betiko, eta Artatza) ere bertaratuko dira, klubeko taldeez gain. Beraz, ostiralean Kandelazubietan 24 talde batuko gara, eskola mailako 15 eta 9 federatu, 280 jokalari inguru.
Ekitaldia 19,30etan hasiko da, baina jokalariek 19,15etan egon behar dute bertan. Eskola mailako taldeekin hasiko gara, eta jarraian Leioako Betiko Ikastola, San Bartolome, Txomin Aresti eta Artatza Ikastetxeko ordezkariekin kolaborazio hitzarmena sinatuko da. Honen ostean, talde federatuak irtengo dira, eta amaitzeko guztiok batera argazkia aterako dugu. Hau antolatzen dugun bitartean, gabonetako otzara ikusgarriaren zozketa egingo da. Egunean bertan erosi ahal izango dituzue txartelak 2€-tan, eta hau guztia eraman dezakezue:

Bilbao Basketeko kamiseta jokalari guztiek sinatuta, paleta iberikozko urdaiazpiko hanka, ardi gazta, txorizo iberikoa, saltxitxoi iberikoa, foie grasa, mota ezberdinetako turroiak, bonboi kutxa, gabonetako askotariko kutxa, sagardoa, ardo gorria, erreserba eta ontze ardo beltza, cava, txakolina eta azken orduko sorpresaren bat.
Dituzuen argazkiak, egunkari-zatiak… bildu nahi ditugu
Webgune berria martxan jartzen ari garenez, ideia paregabea iruditu zaigu era orotariko materialen bilketa bat egitea: argazkiak, bideoak, egunkarietako berriak… Ekimen honekin gure jokalariak preminiak edota miniak zireneko, edota berrikoek ilea zuten garaiko (ez dadila inor haserretu) argazki bilketa egitea dugu helburu. Denon artean aspaldiko argazkiz beteriko album bat egitea proposatzen dizuegu, baina horretarako denon partaidetza ezinbestekoa da. Argazkiak jasotzen ditugun heinean, webguneko Multimedia/Argazkiak atalean argitaratuko ditugu.
Argazkiak jasotzeko era errazena pendrive edo cd baten bitartez dela uste dugu. Beraz, parte hartu nahi duzuenok, zuen entrenatzaileari eman, eta ahalik eta arinen bueltatuko dizkizuegu bai pendrive-a zein cd-ak

Anima zaitezte, guztion laguntza beharrezkoa da hau aurrera eramateko!
JOKALARIEN GURASOEKIN BATZARRAK
Batzarretan ondorengo gaiak jorratuko dira: funtzionatzeko modua, egituran dauden berriak eta etorkizuneko aurreikuspenak.
Egunak eta ordutegiak honakoak dira:
| 10/11/04 | 20:00 | Kadete neskak especial |
| 10/11/04 | 20:30 | 2.mailako kadete neskak |
| 10/11/05 | 19:30 | 2.mailako kadete mutilak |
| 10/11/05 | 20:00 | Kadete mutilak especial |
| 10/11/05 | 20:30 | Errendimenduko infantilak |









