‘BESTE BATZUK’ atalean argitaratutako berriak
Arrigorriagako Gaztetxo eta Kadeteentzako txapelketa asteburu honetan
Asteburu honetan 96 eta 97ko gure gizonezko taldeek CB Padurak antolatutako Arrigorriagako gaztetxo eta kadeteen torneoan parte hartuko dute.
Infantilak 2.taldean kokatu dituzte, Padura eta La Sallerekin batera. Eta maila honetan, baina 1.taldean Unamuno, Easo eta Dosa Salesianos lehiatuko dira. Gure infantilek euren lehen partida larunbatean, goizeko 9:30etan, jokatuko dute Paduraren aurka eta egun berean 17:00etan partidu berria jokatuko dute La Salleren kontra. Eta igandean larunbatean lortutako emaitzen araberako partiduak jokatuko dira.
96ko kadetea ere 2.multzoan kokatuta dago, Easo eta La Sallerekin batera. Eta 1.taldean, Padura, Unamuno eta Getxo daude. Kadeteek ere larunbatean bi partida jokatuko dituzte, 15:30ean Easoren aurka eta 18:30ean La Salleren aurka. Eta infantilen antzera, partidu hauetan lortutako emaitzen arabera jokatuko dute igandean.

Txapelketa honen inguruko informazio gehiago (taldeak, egutegia, argazkiak…) topatu ahal izango duzue CB Paduraren webgunean.
ACB-ko finala Kandelazubietan
ACBko finaleko ezer ez galtzeko asmoz, ostegun honetan Barça eta BBBren arteko lehen partida proiektatu dugu Kandelazubietan. Froga eguna izan da gaur, eta ezin hobeto atera da. 45 bat pertsona bildu baikara partidaz gozatzeko.
Larunbaterako dena prest egongo da eta 18:15ean Bartzelonara joko dugu berriro Barça eta BBBren arteko 2 partida ikusteko. Kandelazubietan ikusiko gara!
Igandea Burgosen
Atzokoa, igandea, egun polita izan zen Karmelok eta Txusek zuzentzen dituzten San Bartolome mini eta Irlandesas preinfantil jokalarientzat. Bidaia Burgosera, saskibaloi partiduak, bazkaria eta giro oso ona. Goiz altxatzeak pena merezi izan zuen. Neurketei dagokienez, gure bi taldeak ezi izan zuten Burgoseko taldeekin, desberdintasun fisikoa nabarmena izan baitzen. Partiduan mantendu ziren momentu batzutan, baina azkenik, 20 puntugatik galdu zuten. Dena den, esperientzia ezinhobea, gehiagotan errepikatu beharrekoa.










