‘BESTE BATZUK’ atalean argitaratutako berriak
LARUNBATEAN BETIKO IKASTOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Urtero bezala, Betiko Ikastolak ikasturte amaierako jaia antolatu du. Bertan txikienek prestatutako jarduerak, kirol ekintzak, edota txosna izango dira. Giro paregabea egongo da, anima zaitez eta hurbildu zaitez Betikora larunbat honetan!
Egun osoan zehar egongo diren ekintza interesgarri guztietatik, Imanolen mini taldeak goizeko 09:30etan Zubi Zaharraren aurka jokatuko duen saskibaloi partidua goraipatu nahi dugu. Ikastolaren jai egunean Imanolen umeak partidu ikusgarria egiteko irrikitan egongo dira!
Saskibaloia + Umore Azoka

Asteburu honetan Leioan, Kultura eta Kirolaz gozatzeko oso garrantzitsuak diren bi ekitaldi izango dira: Bizkaiko Mutil kadeteen Saskibaloi Txapelketa (Kandelazubieta polikiroldegian) eta XII. Umore Azoka (Leioako kaleetan zehar), gaur hasten dena.
Beraz, zuen egitaraua argia da: Saskibaloi neurketak ikusi, hauekin gozatu, eta gero (goizez, arratsaldez eta gauez) Umore Azokak, Leioa erdialdeko espazio publiko desberdinetan antzeztuko diren antzezlanekin gozatu. Umore Azokren inguruko informazio osoa Kandelazzubieta Kiroldegian izango duzue.
Leioara hurbil zaitezte!








