‘BESTE BATZUK’ atalean argitaratutako berriak

Bizkaia gizonezko selekzio infantilak Getxoko 2011 Txapelketa irabazi du


Leioa SBTko jokalaria den Mario Alvarezek, Bizkaiko gizonezko selekzio infantilarekin Getxoko 2011 txapelketako irabazlea izan zen zapatuan Faduran, finalean Autocid Burgos taldea garaitu ostean (Gaztela eta Leoneko azpi-txapelduna). Baina finalean sartzeko, finalaurrekoetan Kantabriako txapelduna den Pas Pielagosi irabazi zioten. Eta 3. Eta 4. Postua lortzeko partidan, Getxok ezin izan zuen Pas Piélagos mendean hartu.

Zorionak!

Larunbaterako plana daukazu?

Eskola mailako taldeak oporretan daude eta federatuek partida garrantzitsuak dituzte jokoan

Apirilaren 16-17ko asteburuan, Aste Santuko oporrak baino lehenagoko azken jardunaldia dago jokoan. Ez da edonolako asteburua izango, txikienek ez dutelako partidurik. Eta gainera, larunbatean KORRIKA 17 pasatuko delako Leioatik goizeko 9:38ak aldera. 9:30etan Gaztetxeko errotondan (Udondo taberna ondoan) gelditu gara, elkarrekin joateko. Zure taldeko kamiseta jarri eta anima zaitez!

Baina federatuek pixka bat  itxaron beharko dute oporrak hartzeko. 4 taldek gurutzeetako 1.eliminatoriako etorriko partidua dute jokoan, hurrengo fasera pasatzea jokoan izanik. Aurreko asteburuan guztiek irabazi zuten eta eliminatoria bideratu arren, lana amaitu beharra dago asteburu honetan. Partidu horietako bakarra jokatzen da Kandelazubietan,larunbatean goizeko 11etan gizonezko kadete berezien taldeak Maristasen aurka jokatuko duena hain zuzen ere. Gure mutilek 19 puntuko aldea dute, baina ezin dira lokartu eta topera irtengo dira. Berria irakurtzen jarraitu »

Ika ika ika badator KORRIKA

Korrika Leioatik pasatuko da apirilaren 16an, larunbatean, goizeko 9:38tan metro ingurutik sartuta

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Aurten 17.korrika ospatzen ari da, apirilaren 7an Trebiñutik irten zen eta Donostian amaituko da apirilaren 17an. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du “Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean. Bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k herriz herri, gau eta egun gelditu gabe.

Apirilaren 16an Leioara helduko da. Erandiotik pasa ostean Metro geltoki ingurutik sartuko da herrian, goizeko 9:38 aldera. Anima zaitez eta egizu korrika euskararen alde! Ostean txokolatada, umeentzako jolasak eta tailerrak, herri bazkaria… (informazio guztia hemen)

Autocid Ford Burgos juniorra finaletik kanpo geratu zen

Berria irakurtzen jarraitu »

Iker Salazar Gaztela eta Leoneko F4-ean

(Beste webgune batzuetatik ateratako aipamenak erdaraz mantenduko ditugu, euren hitzak aldatzean esanahi ez moldatzeko. Barkatu eragozpenak)

Beste berri batzuetan azaldu dizuegun moduan, Iker Salazarrek CB Atapuercan jokatzen du. Leb Oroko eta EBAko taldearekin entrenatzeaz gain, EBA zein junior taldearekin partidak jokatzen ditu. Otsailaren 2an egindako elkarrizketan denboraldiko helburuei buruz galdetu genion Ikerri eta hurrengoa esan zigun: “Para mí el más importante sería conseguir llegar al campeonato de España con el junior, que además no lo tenemos tan complicado”. Eta hórrela izan da, Autocid Ford Burgoseko juniora Final Four autonomikoan sartu da, eta Junior mailako kluben espainiako fase finalean sartzeko partidu bakarrera daude. CB Atapuerca-ko webgunean azaltzen dutenez, “Por segunda Berria irakurtzen jarraitu »

HITZIK GABE

Ikusgarria, hitzik gabe uzteko modukoa

SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
IZEN EMATEA 2025-26 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In