‘BESTE BATZUK’ atalean argitaratutako berriak
Iker Salazarrek etxetik hurbil jokatzen du
Iker Salazarrek etxetik hurbil jokatuko du asteburu honetan. EBA kategorian, UBU Burgos eta Zornotza lehiatuko dira Larrea Kiroldegian Larrea (BARRIO LARREA S/N 48340 Amorebieta), arratsaldeko 19:00etan.
Aurreko jardunaldian Ikerren taldeak mailari eusten jarraitzeko aukerei agur esan zion, Cafes Aitonaren aurrean galdu ostean (65-71).
Hau dela eta, UBU nacional 1.mailara jaitsi da, bi jardunaldiren faltan. Partidu horretan taldeko helburua ez lortu arren, iker jokalari garrantzitsuenetakoa izan zen banakako alorrean (UBU-Cafes aitona partiduaren kronika):

Iker animatzen ikusi nahi zaituztegu, berari ere ilusio handia egingo baitio.

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioiarteko Egunean, Kultura Berdintasun Taldeak egindako aldarrikapen honetara atxikitzen gara:
- Berdintasun errealean sinestea
- Berdintasuna unibertsal bihurtzea
- Emakumearen independentzia ekonomikoa bermatzea
- Gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna, kontziliazioaz harago
- Berdintasuna, baina mentalitate aldaketarekin batera
- Amatasuna, gizarte osoarentzako aukera den heinean
Bada ordua berdintasuna erreala izateko, eta ez bakarrik legala
Mario Álvarez Minicopa-ra

Mario Álvarez, Leioa SBTko base infantila, otsailaren 11, 12 eta 13 Madrilen jokatuko den Minicoparako konbokatua izan da, Surne Bilbao Basket Fundazioarekin jokatzeko .
Mincopa Magariños polikiroldegian jokatuko da, Estudiantes taldeko harrobiaren ohiko jokalekuan. Txapelketa honetan 2011ko errege kopa jokatzeko sailkatutako ACBko kluben maila infantileko taldeek hartuko dute parte.
Ez da Leioa SBTko jokalari batek lehiaketa honetan parte hartzen duen lehenengo aldia izango, Joseba Estalayok iaz Bilbon egindako Minicopan jokatu baitzuen. Josebak esan dezakeen moduan, esperientzia polita Mariorentzat. Zorionak!
Hemen daukazue ekitaldi honen inguruko informazio gehiago:
Iker Salazar burgosen
Gabonetan familiarekin egon ostean, pilak kargatuta bueltatu da Iker Salazar Burgosera. Leb Oro-ko taldearekin entrenatzen, eta EBA zein Junior taldearekin jolasten jarraitzen du, ikasketekin uztartuz. Klubeko kide batzuek bere hobekuntzak ikusi ahal izan genituen Durangon, eta oraindik hobeto ikustea espero dugu martxoaren 19an Zornotzan. Bitartean, hemen duzue Burgoseko egunkari batean argitaratutakoa. Urtarrilaren 22an, El Diario de Burgos-ek Juniors con ilusiones artikulua argitaratu zuen, CB Atapuerca-ko juniorrari buruzkoa, Ikerren taldeari buruzkoa hain zuzen ere. Hemen duzue:
Segundo por detrás del Blancos de Rueda Valladolid pero con pos
ibilidades de clasificarse en la segunda fase y con el sueño de jugar la Final Four del Campeontato de España. Este es el camino deportivo que está manteniendo y que persigue la formación júnior del Club Baloncesto Atapuerca Autocid Ford. Es el verdadero germen del primer equipo y está entrenado por el técnico Jesús Currás.
Es habitual ver al joven base Iker Salazar trabajando a las órdenes de Andreu Casadevall. Además varios jugadores júniors también colaboran con el conjunto de EBA, que entren José María Susilla.
Participan en el Campeontaro Autonómico y ostentan la segunda plaza de la tabla. Solo han registrado dos derrotas y fueron en las pistas vallisoletanas ante el Blanco de Rueda y en la leonesa frente al Colegio Leonés. A éste le ganaron en Burgos. “Los dos primeros se clasifican para la segunda fase y después de una nueva liga llega la Final Four. El objetivo es clasificarnos para la final del Campeonato de España. ¿Ser campeones? Vamos a trabajar para seguir aprendiendo y mejorando; queremos jugar la Final Four y si la ganamos, perfecto”, explica el técnica burgalés, Jesús Currás”
2010eko PINeko finala
Azkenean San Bartolomeko mutilek ezin izan dute garaipena eskuratu, Sestao Basketen aurka galdu baitute 22-20. Gure jokalariak oso ondo aritu dira eta ahalegin handia egin dute, baina pasadan urtean gertatu zen bezala, Sestaotarrak irten dira garaile. Hirugarrenean lortuko dugu?

Zorionak lortutako bigarren postuagatik!
San Bartolome-Leioa PIN-eko 3×3 finalean
Intxixu Ikastolari final laurdenetan eta Karramarroak Tabirakori final aurrekoetan irabazi ostean, San Bartolome-Leioako kideak PINeko 3×3 finalerako sailkatu dira. Partidu hau, bihar eguerdiko 13.00etan jokatuko da, Sestao Basketen kontra.
Hona hemen parte hartzen ari diren 5 jokalariak: Javi Diez, Ander Morales, Alex López, Alex Santamaria, y Alvaro Cubillo (argazkian ezkerretik hasita eskumara)

Zorte on!








