‘BESTE BATZUK’ atalean argitaratutako berriak

Sanbartolome-Leioa PINeko 3×3 Txapelketan

Minibasket mailako Sanbartolome-Leioa taldeko mutil batzuk PINeko Gabonetako 3×3 Txapelketan parte hartzen ari dira. Jokatutako 7 partiduetatik 6 irabazi ostean, Carmeloren mutilek finalaurrekoetara pasatzea jokatuko dute Intxixu Ikastolaren aurka. Bihar, urtarrilak 7, final laurdenak jokatuko dira eguerdiko 13:15ean, eta irabaziz gero finalaurrekoak jokatuko dituzte Barrena Berri-Karramarroak partiduko irabazlearen kontra.

Animo mutilak

Hezkuntzarako saskibaloi berria eraikitzen

Gabonetako egun hauek erosoago ospatzeko eta saskibaloia eta hezkuntzaren arloan geroz eta ezagutza gehiago eskeintzeko asmoz, hurrengo igandean, abenduak 26, Kandelazubieta Polikiroldegian eta 10.30tatik aurrera, klinik oso interesgarri bat burutuko dugu. Antolakuntza Euskadiko Entrenatzaileen Elkarteak eta Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federakundeek burutuko dute, Leioako Udala eta Bilbao Basket Fundazioaren laguntzarekin.

Gaia oso egungoa eta garrantzitsua izango da: “Hezkuntzarako saskibaloi berria eraikitzen” eta hizlariak maila oso onekoak: Toni Carrillo eta Manolo Laborda. Informazio gehiago nahi ezkero www.aveb.com webgunea bisitatu, oraindik apuntatzeko aukera badago!

Azkenik, Leioa Saskibaloi Taldeko kide guztiek gabon zoriontsuak pasa ditzazuela opa dizuegu eta Olentzerok opari anitz ekar diezazuela, merezi baldin badituzue!

(Castellano) Video interesante

Larunbat honetan Iker Salazaren bisita jasoko dugu

Hurrengo abenduaren 18an, larunbata, Iker Salazar jokalari ohiak, bere Burgosko talde berriarekin (Universidad de Burgos) Durangon izango du neurketa EBA mailan. Neurketa arratsaldeko 19.30tan hasiko da. Aurkaria Tabirako.

Leioa SBTeko hainbat pertsona neurketa ikustera joango gara eta noski, Iker agurtu, berarekin egon eta argazkitxo batzuk ere aterako ditugu.

Horregatik, pertsonaren bat joateko interesa eta baliabiderik ez baldin badauka, Igor Urreta, Juan Gallego edo Txus Gómezi lehenbailehen esan diezaiola edo bestela LEIOASBT@GMAIL.COM helbide elektronikora mezu bat bidal dezala ahalik eta laisterren.

Iker Salazarren berriak Burgosetik

Orain dela hile bat baino gehiago izandako koadrizepseko zuntz hausturaren ostean, jada guziz sendatuta dago. 4 aste daramatza taldearekin entrenatzen, eta gutxika lehiaketa erritmoa hartuz, lesio baten ostean zaila izan arren.

Jakin ahal izan dugunagatik, Ikerrek oso denbora libre gutxi izaten du, entrenatzen ez dagoenean ikasten baitago. Leb Oro-ko, zein Eba-ko taldearekin entrenatzen dabil. Eta azken honetan, gero eta minutu gehiago jokatzen ari da, bere gaitasun guztiak erakutsi ahal izateko konfiantza hartuz. Gainera base moduan ari da minutuak pilatzen, bere posizio naturala dena. Maila onean ari da jokatzen, bizi duen egoera berri honetara ahalik eta ongien moldatuz. Ez delako erraza 17 urterekin herriz, institutuz, klubez… aldatzea. Baina ziur gaude Ikerrek primeran egingo duela.

Honekin bat, gogorarazi nahi dizuegu abenduaren 18an Tabirakoren aurka jokatuko duela Durangon. Ez daukagu bertara ez joateko aitzakiarik, beraz bertan ikustea espero dugu, Iker animatzen. Eta amaitzeko, hemen dituzue Ikerren estatistikak eta partiduen egutegia ikusteko esteka: http://competiciones.feb.es/estadisticas/Calendario.aspx?g=3&t=2010

Bilboko XII. Aste Olinpikoa

Bilbao Kirolak erakundeak, EHUrekin batera, Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu du, eta azaroaren 22tik 26ra bitartean egingo da. Aurten, ekimena saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta luxuzko gonbidatuak egongo dira: domina olinpikoa duen Juan Antonio Corbalán, selekzioan aritu den Marina Ferragut, Manuel Coloma hautatzaile ohia, Espainiako Saskibaloi Federazioko presidentea den José Luís Saez, eta NBAn espezializatutako Ramón Trecet kazetaria. Gainera, domina olinpikoa duen Juan Manuel López Iturriaga bilbotarrak inaugurazio-hitzaldia
emango du.
Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Bidebarrietako liburutegia aditu eta zaleen topagunea izango da, azaroaren 22tik (astelehena) 26ra (ostirala) bitartean. Iturriagak emango duen inaugurazio-hitzaldia astelehenean izango da, 20:00etan; aurretik, 18:30ean, Arriaga plazan, bandera olinpikoa jaso eta ereserki olinpikoa joko da. Ostegunean, azaroaren 25ean, Euskadiko saskibaloiari buruzko mahai-ingurua egingo da, Jagoba Tirado eta Ramón Trecet kazetariek moderatuta. Hauek izango dira mahaian: Txingudi Saskibaloi Elkarteko Nieves Alza, Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeko Miguel Santos, Caja Laboral Saski Baskonia taldeko Josean Kerejeta, eta Bizkaia Bilbao Basket taldeko Gorka Arrinda. Gainerako egunetako bakoitzean bina hitzaldi eskainiko dira, 19:00etan eta 20:00etan.

Programa

SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
IZEN EMATEA 2025-26 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In