Lehenengo kanporatuak U20an
Ihadanik eman dira lehenengo sorpresak Europako Saskibaloi Txapelketan. 4 taldek titulua irabazteko aukera galdu dute. Hauetariko bi, Lituania eta Serbia, talde historiko eta maila onekoak, beste biak, Kroazia (irudi oso txarra) eta Austria (maila baxua). Serbiaren kanporatzea Eslobeniak eragin zuen (Nedovik klasedun jokalaria, baina beste jokalarien aportazioa eskasa), hirugarren laurdenenan izugarrizko jipoia eman baitzion Serbiari, 5 hiruko jarraian sartuz eta Serbiarrak erabat lurperatuz (80-102). Aldiz, Eslobeniarrak konfiantzaz beteta eta talde joko polita garatuz. Kontus Eslobeniarekin.
4 talde beraz kanporatuak. Hauek B mailara ez jeisteko helburua izango dute orain (B maila Bilbon ere jolasten ari da). Bi taldek maila galduko dute. Gaur eta asteazkenerarte gainera, bigarren fasea hasten da. Bertan 6 taldeko bi multzo izanen dira eta final laurdenetarako gurutzaketak ezarriko dira (ostiralean jolastekoak). Emaitzak mantendu egiten dira eta multzoak hauexek dira:
E multzoa: Frantzia (2-0), Errusia (2-0), Montenegro (1-1), Letonia (1-1), Eslobenia (0-2), Suedia (0-2).
F multzoa: Espainia (2-0), Italia (2-0), Grezia (1-1), Alemania (1-1), Ukrania (0-2), Turkia (0-2).
Gaur hainbat neurketa interesgarri. Hauxe da gure plana: 16:15 tan Alemaniak eta Greziak Bilbao Arena jolastuko dute. Irabazleak bigarren postura begiratu ahal izango du. 18:30 tan Frantzia eta Eslobenia aurkituko dira Kasillan. Eslobeniarrak garaipenik gabe pasa dira, baina moralez gainezka daude. 20:45 tan Espainia eta Ukrania aurkituko dira Bilbao Arenan (Letonia eta Errusia neurketa ere interesgarri izan daiteke, 20:45 Kasillan).
Europako txapelketa hasteko prest
Guztiok dakizuenez, gaur Europako 20 azpiko gizonezkoen Saskibaloi Txapelketa hasten da Bilbon, Kasilla eta Bilbao Arena zelaietan. Web gune honen egutegian (eskuinean) neurketa guztien ordutegiak eta lekuak dituzue, horrela zuen eguneroko plana egin ahal izango duzue. Gogoratzen dizuegu sarrera bakoitzarekin egunean zehar dauden neurketa guztiak ikus ditzazkezuela, edozein zelaietakoa.
Leioa SBT klubak ostiralerako eta larunbaterako 5 euroko sarrerak baditu. Nahi izanezkero telefono honetara deitu dezakezue (Jose 617150130).
Web guneko arlo teknikotik, egun bakoitzean planing bat gomendatuko dizuegu. Hortxe gaurkoa: eguna Kroazia – Frantzia (13:30 La Kasilla, Arin!) interesgarri batekin hasten da. Gero, zerbait jan dezakezue Bilboko edozein tabernetan (edo etxeko bokata eraman) arineketan Miribillara joateko Errusia – Serbia (15:45) partidua ikusteko, nahiz eta Kasillako Italia – Lituania erea gomendagarria izan. Gero, Alde Zaharrera jeitsi zaitezketa buelta bat emateko eta zerbait hartzeko (edo Austria – Grezia ikusi, 18:15 Miribilla), eguna Espainia – Turkia neurketa interesgarriarekin bukatzeko (20:45 Miribilla).
SASKI LEIOA Udako Kanpuseko bideoa
Pasadan astean Udako Saski Leioa Kanpusa antolatu genuen. 5 egun horietan zehar, zenbait momentu grabatu ditugu eta zuekin konpartitzea erabaki dugu: