Derby leioztarra ligari hasiera emateko mini mixto mailan

Mini mixto: Betiko Ikastola 30-65 San Bartolomé

Jardunaldiari hasiera eman zioten Betikoko jokalariek larunbatean, San Bartolome ikastolaren aurkako partiduan. Lehenengo bi laurdenetan, bi taldeen arteko lehia oso estua izan zen. Sanbarrekoek 12 puntuko abantaila lortu zuten lehengo laurdenean baina betikok ondo eutsi zion bigarren laurdenean, 12 puntuko abantaila 6ra murrizten. Hirugarren laurdenean, kontraeraso arinez baliatu zen Sanbar, berriro ere 20 puntuko abantaila eskuratzeko.

Hirugarren laurenean berriz, Betikori jarrera aldaketa bat nabaritu zitzaion, bai defentsarako orduan, bai saskiratzeko orduan ere, baina Sanbarrek, saskibaloian oso ondo jolasten dutela erakutsi zuten. Talde-lanean abantaila handiegia lortu zuten betikokoentzako eta partidua 30-65 amaitu zen. Orain, entrenamenduetan, buru belarri ibiltzea besterik ez da falta, akatsak zuzendu eta ondo egindakoak hobetzeko. Zorionak San Bartolome!

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In