Nazional mailako mutilak jeitsiera ekiditu nahian
Pasadan astean nesken talde nagusiak bere biziko neurketa jolastu zuen Kandelazubietan. Aste honetan, mutilen nazional taldeari dagokio, nahiz eta helburua beste bat izan, mailari eustea alegia.
Mutilek beren azkeneko jardunaldia jolastuko dute Kandelazubietan (18:00, ordutegi bateratua) irabazteko beharrarekin. Arerioa Ortuellako La Trattoria Napoletana Barrena Berri izango da. Galdu ezkero maila galduko du taldeak, ta irabaztekotan Salleko, Jumar Gasteizek edo Paulesek ez irabaztea behar dute (horietariko batekin nahiko).

Azkeneko hilabetearen emaitza txarrek taldea egoera honetara bultzatu dute, berdintasun haundia dagoen liga honetan, non ia talde gehienek helbururen batengatik jolastuko dute azkeneko partiduan.
Kandelazubietara hurbiltzeko momentua da, taldea animatzera. Han ikusiko zaituztegula espero dugu.
BAT, BI TA HIRU, LEIOA!








