neska kadeteen kopa kandelazubietan
Kopa lehiaketa izango da nagusi talde federatuetan. Gure bi talde kadeteek Kandelan jolastuko dituzte beren neurketak igande goizean.
Asier Bilbaoren taldeak 15 puntuko diferentzia gainditu beharko du Paduraren aurka, Asier Eguiarenak aldiz berdinduta daukate gurutzaketa.
Eduren kadeteek Santurtzin lehiatuko dira, Kandelan 70-71 galdu ostean eta Iñakiren juniorrak Galdakaon hasiko dute lehiaketa Ibaizabalen aurka.
Eskola mailan, Betikoko mini mixto taldeak lehen postua lortu du bere lehiaketan ta amaiera emango diote urteari Betikon. Zorionak beraiei!
Jarraian neurketa guztien ordutegi guztiak.









