LEIOA SASKIBALOIAN 2016 LARUNBATEAN
Urtero legez, denboraldiari amaiera emateko Leioa Saskibaloian 2016 Jaia antolatuko dugu Txomin Aresti ikastetxean larunbatean. Goizeko zein arratsaldeko programa ia-ia osatuta daude, espero dugu eguraldiak laguntzea.
Programa ikusi nahi duenak, hurrengo estekan klikatuz ikus dezake Egitaraua LeioaSaskibaloian2016.
Bertan, talde bakoitzak ekarri behar dituen pintxo zein tortilen banaketa ikus dezakezue. Hauek gure txosnarako erabiliko dira.
Federatu zein eskoletako jokalariak 9:30 deituta daude Kandelazubieta/Txomin Arestin egoteko. Batzuk beren neurketak jolasteko, ta besteak bertan arbitratzen edo behar denean laguntzeko.









