Giro polita Leioa Saskibaloian 2016 jaian

Giro polita izan genuen larunbatean Leioa Saskibaloian jaian. Eskola partiduak goizez eta arratsaldez, batzuk oso berdinduak ta emozio haundikoak eta Kantabriako 4 talderekin gainera. Eguraldiak gainera ez zuen arazorik suposatu eta dena ondo irten zen.

Txomin Aresti, Betiko, Irlandesas, San Bartolomé, San Nikolas, Salesianos Deusto, Escolapios, Urdaneta, Leioa eta Bezana taldeek hartu zuten parte jaian. Eta gure taldeek gainera pintxo eta tortila goxoak ekarri zituzten txosnarako.

Arratsaldean infantil 2 neurketa eta II. Leioa Saskibaloian Olimpiadak. Bertan nagusi zein txikiak elkartu ziren, froga desberdinak igaroz eta elkarlanean arituz. Gure txosna beti prest indarrak berreskuratzeko.

Eskerrikasko bertan parte hartu ta lagundu zuten guztiei. Lagundu ez zutenei, hurrengo ekitaldietan parte hartzea espero dugu, Kluba entrenamendu eta partiduak jolasteaz haratago doan zerbait baita.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In