BIHAR LARUNBATA, EUSKAL LIGAN SARTZEKO GURUTZEAK

Bihar txikienen partiduak hasten dira berriro, eskola kirolekoak. Larunbat goizean Leioako bi talderen arteko derby interesgarria egongo da 12:30etan Kandelazubietan, Txomin Aresti eta San Bartolome artean. Baina honetaz gain, gure arreta guztia, Euskal Ligan sartzeko gurutzeetan egongo da,  neska eta mutil kadeteen eta Irlandesaseko juniorren partiduetan.

Gaur ostirala da, egun bat baino ez da falta, entrenamendu bakarra eta gure jokalariek zelaira egingo dute salto euren onena ematera. Argi izan behar dute ez dela erraza izango, faktore askoz izan dezaketelako eragina partidu bakarrean edo bitan. Baina hemendik jokalari guztiei eskatu nahi diegu partiduak amaitutakoan inork ez izatea zelaian indar eta gogo guztiak utzi ez dituen sentsazioa. Gogoratu! Gogorra da zeozertan kale egitea, baina askoz okerragoa da ez saiatzea.

Pena da ordu berean izatea Koldoren kadeteen eta irlandesaseko juniorren partida. Baina inor ez dadila etxean gelditu, animatu egin behar ditugu eta, Berrio Otxoa eta Irlandesas betez. Ordutegiak gogoratzen dizkizuegu:

10:15 Junior neskak : Irlandesas – Jesuitinas

10:30 Kadete mutilak: Berrio Otxoa – Leioa

12:30 Kadete neskak: Berrio Otxoa – Leioa

Animo guztioi, partiduetaz gozatu eta eskura daukazuen aukeraz baliatu!

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In