Mutil kadeteek eta Irlandesaseko juniorrek bihar jokatuko dute Euskal Ligarako txartela
Gaur goizean Euskal Ligan sartzeko gurutzeak jokatu dira, bi garaipen (mutil kadeteak eta neska juniorrak) eta galdutako partidu batekin (neska kadeteak).
Irlandesaseko Juniorrek Jesuitinas mendean hartu dute 3 puntugatik, beti berdinduta egon den partidu batean. Bihar, igandea, Tabirakoren aurka Euskal Ligarako azken txartela jokatuko dute. Partidua bihar arratsaldeko 19:45ean izango da. Bertan ikusi nahi zaituztegu!
Bilbon ordea, bi partidu oso ezberdin ikusi ditugu. Lehenengo partiduan, Koldoren kadeteek oso gogor hasi dute partidua, intentsitatea altuarekin eta saskiratze portzentaje altuekin. Honekin, 30 puntuko aldearekin heldu dira atsedenaldira, 17-47. Partidua amaituta zegoela zirudienean Berrio Otxoak oso zentratuta hasi du hirugarren laurdena, jokatzeke 20 minutu falta zirela gogoratuz. Santutxukoak lehenengo zatian baino askoz hobeto hasi dira jolasten, saskiratze errazak lortuz. Bitartean, Leioak saskiratzeko arazo handiak zituen, lehenengo puntua 4 minutu pasatutakoan lortuta. Honetaz baliatuz, Berrio Otxoakoak markagailuan hurbildu dira, 15-16 puntutara. Baina lehen zatiko errenta eta azken laurdeneko hobekuntza nahikoa izan dira partidua aurrera ateratzeko, 60-83 irabaziz. Bihar, igandea 16, Askartzaren aurka jokatuko dute Euskal Ligan sartzeko aukera. Partidua goizeko 12:45ean izango da, Askartzan. Bertan ikusiko gara!

Eta goizarekin amaitzeko, 12:30ak baino pixka bat beranduago neska kadeteen partidua hasi da. Partidua ia momentu guztietan Santutxuko neskek dominatu dute, urduritasunak kalte egin baitie gure neskei. Honek baloi asko galtzera eragin du, Berrio Otxoari saskiratze errazak oparituz. Leioari saskiratzea lortzea izugarri kostatzen zion bitartean. Gure neskek egindako azken esfortsuaren ondorioz, markagailuan hurbiltzea lortu dute. Baina partidua amaierara heldu da 12 puntu behean geundenean. Beraz, Euskal Ligari agur esan diote Ivanen neskek.









