gabonetako saskileioa kanpusa 2018
Leioa SBTak bere ohiko Gabonetako Saskileioa Kanpusa 2018 aurkezten du. Aurten abenduaren 24, 26, 27 eta 28an izango da, Txomin Aresti Ikastetxean eta Kandelazubieta Kiroldegian. Ordutegia goizez izango da, 9:00etatik 13:30ak arte eta 2012 eta 2005 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta dago (bi urteak barne).
Kanpusak prezio deberdinak izango ditu. Hauek kontsultatzeko izen emate orria deskargatu dezakezue (HEMEN klikatu). Izen ematea online bidez ere egin dezakezue (HEMEN klikatu).
Partaideek ez dute zertan talderen batean jolastu behar edo ezagutza konkretu batzuk izan behar. Ikasteko nahia eta dibertitzea dira parte hartzeko baldintza bakarrak. Hamaiaketakoa emango zaie eta agian, Olentzerok opariren bat utzi dezake.
Edozein zalantza izan ezkero, leioasbt@gmail.com helbidera idatzi edo telefono hauetara deitu (Txus 616.717.510; Igor 653.724.052).