badator euskaraldia
Ostiral honetan, azaroak 23, Euskaraldia ekimena martxan jarriko da. Hainbat eragile sozialek bultzatutako kanpaina da, erakunde publiko zein pribatuak, elkarteak, kirol taldeak, eta.
11 egunetan zehar, azaroaren 23tik abenduaren 3ra (euskeraren eguna), euskeran sustatzea eta erabilera izango ditu helburu. Horretarako, gutariko bakoitzak gure hurbileko harremanetan (lanean, familian, etab), bi rolen artean hautatzeko aukera izango dugu: Ahobizi (ahal dudan guztiekin euskeraz zeuzenduko natzaie, nahiz eta erderaz erantzun) edo Belarriprest (besteei niri euskeraz egiteko eskatuko diet, nahiz ni oso ondo ez moldatu edo erderaz hitzegin). Horretarako izen ematea eman behar dugu eta dagokigun txapa hartu, jendeak ikus dezan zein den gure rola.
Modu honetan, jendeak komplexuak, beldurrak etab alde batera uzteko aukera izango du eta euskeraz hitzegiteko edo ulertzeko saiakera bultzatzea izango du helburu.
Informazioa guztia www.euskaraldia.eus orrialdean duzue, izen ematea barne. Leioa SBTak ekimen berri eta polita honetan partehartzeko deia luzatzen die jokalari zein familia orori. Ausartuko zarete? Animatu!