Irlandesaseko neska juniorrak Euskal Ligara
Irlandesas 61-56 Tabirako
Partidua bizia gaur arratsaldean Irlandesasen bizitakoa, Tabirakoren aurka. Gogo handiz irten dira bi taldeak zelaira. Baina etxekoen intentsitate handiko defentsa eta kontraerasoen ondorioz, aurretik jarri dira markagailuan.
Bigarren zatia ezberdina izan da. Irlandesaseko neskak jarrera berdinarekin irten diren arren, Durangokoek puntu diferentzia murriztu dute gutxika-gutxika, irabazteko aukeran sinestuz. Azken laurdeneko egoera harrigarri batek partidua hankaz gora jarri du. Tabirakoko jokalari batek hirukoa bat jaurti du, eta baita sartu ere, baina baloia sareak zuen zulo batetatik irten da, eta arbitroek baloia ez dela sartu ikusi dute. Baina mahaiko arduradunek partidua gelditu eta saskiratzea egon dela esan diete arbitroei. Egoera arraro honen ondorioz, irlandeseko entrenatzailea kexatu egin da eta teknika pitatu dute. Honen ondorioz, Tabik jokaldi berean 7 puntu lortu ditu, partidua berdinduz eta luzapena eraginez.
Luzapenean, Irlandesasek ez dio Tabirakori aukerari eman eta Euskal Ligarako txartela lortu dute.

ZORIONAK NESKAK!








