Jardunaldi baikorra

Irlandesaseko juniorrak Euskal Ligako A2 fasea jokatuko du, Orion jokatutako fase autonomikoaren ostean. Larunbatean Zarautzi irabazi zioten 48-38. Partidua ondo hasi zen Guria eta Igorren neskentzat, lehenengo minutuetako intentsitateari esker markagailuan ezberdintasunak sortuz (7-0 eta 10-2). Intentsitate hori partidu osoan zehar mantentzeko gai izan ziren, zelai osoan egindako presioari eta erasoko trantsizio azkarrei esker. Bigarren zatia trabatuagoa izan zen erasoan, baina defentsa maila altua mantendu zuten, Zarautzi irabazteko arazo handirik gabe. Zarauztarrak ez baitziren markagailuan 8 puntu baino gehiagora hurbildu. Garaipenarekin finalerako txartela lortu zuten, Euskal Ligako A1 fasean sartzeko aukera izanik Medisport Arabari irabaziz gero.

Igandean jokatutako partida larunbatekoa bezala hasi zen, gure neskek iniziatiba eraman baitzuten lehenengo laurdenean, markagailuan gainetik amaituz. Bigarren laurdenean partiduaren norabidea guztiz aldatu zen , gasteiztarrek intentsitatea eta erritmoa igo baitzuten. Honez ondorioz, eragin gabeko baloi asko galdu zituzten leiotarrek eta 10 puntu azpitik heldu ziren atsedenaldira. Bazirudien arabarrek erritmo puntu altuagoa zutela, baina hirugarren laurdenean indarrak berdindu ziren, aurkarien defentsa hobeto irakurri zutelako eta defentsako errebotea kontrolpean izan zutelako. Azken laurdenean Medisport Arabako neskak egon ziren aurretik markagailuan, baina puntu ezberdintasun txikiarekin. Partida amaitzeko 10 segundo falta zirela, Irlandesas 2 puntu azpitik zihoan eta gasteiztarrek erasoan hartutako errebote batek eta ondoren jasotako falta batek partiduari eman zion amaiera (70-66). Partidua polita, berdindua eta erritmoduna izan zen, txalotzeko lana egin zuten. Honenbestez, A2 izango dituzten aurkariak honakoak dira: Carnicas San Marcial (Irun), Zarautz, Dermitek Getxo, Loiola Indautxu 93, eta Araba. Hala ere, zorionak taldekide guztiei.

Federatu mailan, aipagarriak dira 1.mailako bi seniorren garaipenak, bai neskena zein mutilena. Neskek Bigegintzari irabazi zioten 3 puntugatik, lehenengo fasea garaipenarekin itxiz. Juanen neskak partiduari gogor ekin zioten, markagailuan ezberdintasuna sortuz. Hala ere, partidua ia berdinduta heldu zen atsedenaldira.  Bigarren zatiak berdin jarraitu zuen, baina gure neskak beti egon ziren markagailuan aurretik. Eta amaiera heldu zen 43-46 emaitzarekin. 20.15ean Kandelazubietan Adrianen mutilek Txurdinagaren aurkako partidua jokatu zuten, garaipena lortzeko gogo handiz. Gure mutilentzako partidu erosoa izan zen, gogor lan egin behar izan zuten arren. Partiduan zehar 30 puntugatik irabazten joan ziren, amaierara 20 puntu gainetik helduz. Garaipen garrantzitsua gure jokalari gazteen morala igotzeko eta sendotzeko.

Eskola mailan aldiz, Carmeloren infantilak Getxoren aurkako partidua galdu zuen Faduran. Gure taldea, 8 jokalarirekin soilik joan zen Fadurara, hainbat jokalari gaixo zeudelako. Hala ere, Getxori aurre egin zioten, irabazteko gogor egin beharko zutela lan argi utziz. Honela partidua amaierara heldu zen 57-46ko emaitzarekin, 11 puntu azpitik. Ordu berean, Betiko eta Txomin Aresti B-ren arteko derbya jokatu zen. Partiduari urduri eman zioten hasiera bi taldeek, puntu gutxi lortuz eta alde batetik bestera korrika eginez. Bigarren zatian, Betikok ordenatuago jokatu zuen, non Txomin Arestikoak 1.urtekoak direla antzematen hasi zen. Amaieran, Betiko markagailuan inposatu zen, baina garrantzitsuena jokalari guztiek primeran pasatu zutela da.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In