Irlandesaseko neska juniorrek Euskal Ligan debuta egingo dute

Otsailaren 5 eta 6an jardunaldi berria jokatuko da. Aurreko jardunaldian deigarriena etxean jokatutako partida mordoa bazen, oraingoan kontrakoak deitzen du gure arreta. Jokatuko diren 19 partiduetatik 5 soilik izango direlako Leioan.

Hala ere, partidu interesgarriak ditugu asteburu honetan. Hasteko, Irlandesaseko neska juniorrek Euskal Ligako lehenengo partidua jokatuko dute. Aurkaria Carnicas San Marcial izango da, Hondarribia Irunen azpiko mailetako taldea (emakumezkoen euskal saskibaloiaren ikur nagusia, “Liga Femenina”n lehiatzen dira). Partida hau larunbatean goizeko 10.:15ean kokatuko da Irlandesasen. Gure neskak la nona egiten saiatuko dira, lehiaketa ondo hasteko gogoz baitaude. Beranduago, goizeko 12:30etan Kandelazubietan, nesken saskibaloi partidu interesgarria daukagu ikusgai,

Leioa eta La Salleren artean jokatuko dena. Aurre-denboraldian lagunarteko partida jokatu zuten eta La Salle irten zen garaile, baina gure neskek aurrerapausoa eman dute errebantxarako gogoz dabiltza. Gainera, momentu honetan sailkapenaren buruan daude bi taldean, puntuetara berdinduta eta emaitzek diotenaren arabera euren artean egongo da multzoko lehen postua. Partidu honetaz gain, ordu erdi beranduago, 13:00etan Kandelazubietan premini mixto mailan Txomin Arestiko taldeen arteko derbya egongo da. Batzuen bigarren urtea da saskibaloian lehiatzen, baina beste taldekoen lehen urtea da. Hala ere, Txomin Arestiko jaia izatea espero dugu.

Larunbat arratsaldean senior mailako 3 taldeek eta maila bereziko mutil kadeteek jokatuko dute. Hau artean 1.mailako neska seniorrek Salesianos Deusturen aurka jokatzen duten partidua da deigarriena. Bigarren fasea hasten dute, maila mantentzeko helburuarekin. Fase honetan 5 partidu irabazita eta 1 galduta sartu dira, baina oraindik lana dute aurretik 1.mailako taldea direla ziurtatzeko. Bestalde, etxean 2 partidu jokatuko dira. 17:00etan Koldoren kadeteek Berrio Otxoa jasoko dute, euskal ligan sartzeko partida hura gogoan izango dutena. Eta arratsaldeko 19:00etan Leioa Berrik 10.sailkatua jasoko du Kandelazuibietan, Unamuno.

Eta igandean bi partida soilik jokatuko dira. 2.mailako neska kadeteek goiz jaiki beharko dute, goizeko 10:15ean jokatzen baitute Begoñazpiren aurka Bilbon. Txus-en jubenilek bitartean, Getxo jasoko dute Kandelazubietan eguerdiko 12:30etan. Gure mutilek bigarren faseko lehen garaipena lortu nahi dute, jokatutako azken bi partidu onen ostean merezi dutena.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In