1.mailako seniorren 3.gairapen kontsekutiboa
Partidua eskasa Irlandesaseko juniorrak, Leioa SBTko 5 jokalari dituen taldeak, jokatutakoa Euskal Ligako debutean. Orduak asko lagundu ez arren (10.15), partiduaren hasiera bi taldeen aldetik kaskarra izan zen. Leioakoek zein Txingudiko Hondarribitarrek arazo handiak zituzten saskiratzeak lortzeko eta baloi galduen kopurua oso altua zen.
Atsenedenaldian emaitza 16-21ekoa zen kanpotarrek aldekoa. Bigarren zatian egoera zertxobait aldatu zen, eraso estatikoan hobekuntzarik ez egon arren, presio denfetsiboa eta Irlandesaseko nesken trantsizio azkarrei ezker, markagailuan ihes egitea lortu zuten. Errenta hau amaierara arte mantentzea lortu zuten, 41-38ko emaitzarekin Euskal Ligan 1.garaipena eskuratuz.
Beranduago, neska kadeteen maila berezian, Leioa eta La Salleren arteko partida interesgarri jokatu zen Kandelazubietan. Intentsitate, urduritasun eta hutsegite handiko norgehiagoka izan zen. Leioak uztai azpiko jokalarien ezberdintasun fisikoaz baliatu zen eta La Salle aldiz bere joko banatzailearen gidaritzaz. Amaieran jaurtiketa libreek erabaki zuten partidua, La Salle bonusean baitzegoen eta Leioak 4,60m-ko marratik emaitza onak lortu baitzituen azken momentuetan. Segundo gutxiren faltan Leioa 4 puntu gainetik jarri zen eta La Sallek ia zelai erditik sartutako hiruko batek partiduari amaiera eman zion, puntu bakar bategatik gailenduz (52-51).
Eskolarteko mailan asteko partidua premini mixton jokatutako Txomin Arestiko taldeen arteko partida izan da. Txomin Arentzat partidu erraza izan zen, Txomin Bk jarritako gogo eta egindako esfortzua ikaragarria izan arren. Gainera txikienek 7 jokalari baino ez zituzten izan jokatzeko prest. Santiren neska mutilak oso maila altuan jokatzen ari dira, jokatutako partidu guztiak garaipenak izanik eta adin hauetan oso ohikoa ez den joko alaia eginez. Sebasen jokalariak oso kontzentraturik ekin zioten partiduari, baloia arin mugituz eta hainbat aldiz saskira jaurtiz. Baina egindako esfortzuaren ondorioz nekea agertzen hasi zen. Hala ere, azken laurdenerarte ez zen akta itxi. Goiz polita benetan Kandelazubietan bizitakoa.
Larunbat arratsaldean Juanen neskek, Deustuko Salesianosen aurka partidu garrantzitsua galdu zuten. Gorabehera askoko partidua izan zen, zeinean gure neskek ez zuten lortu 3.laurdenean lortutako distantzia mantentzen. Eta azken laurdenean 8 puntuko aldea altxatu behar izan zuten partidua berdintzeko. Amaieran markagailua oso berdindua izan zen eta gure neskak saskiratze trukaketan galtzaile atera ziren (68-67).
Partidu hauetaz gain, Adrianen mutilek sailkapeneko 2.taldearen aurka jokatutako partida polita eta berdindua goraipatu nahi dugu. Igande goizean Ortuellakoen barneko jokoaren eta Leioakoen kanpoko jokoaren arteko lehia ikaragarria bizi izan zen. Azkenean gure taldeko jokalarien kanpoko saskiratzeek partidua leioztarren alde jarri zuten, 3.garaipen kontsekutiboa lortuz. Partiduan talde batek ere ez zuen lortu 5 puntuko aldea baino gehiago lortzea, baina gure jokalari gazteak aurretik egon ziren denbora luzeagoan. Barneko jokalarien faltak eta errebote arazoak defentsako 2-3 presio intentsuarekin eta 6,25 marratik izandako eraginkortasunekin konpentsatu zituzten. Amaieran, garaipen estua lortu zuten, baina merezitakoa (67-69).








