BEREBIZIKO JARDUNALDIA
Otsailaren 19an eta 20an jokatuko den jardunaldia oso interesgarria izango da. Talde ezberdinek lidertzan jartzea, euren asmoak finkatu edota euren helburuengatik borrokan jarraituko baitute. Hala ere, besteen gainetik larunbat arratsaldean Kandelazubietan jokatuko diren bi partidak dira aipagarrienak. 17:00etan maila “bereziko” mutil kadeteek Getxo jasoko dute. Derbya izateaz gain, bi taldeek ez dute porrota ezagutzen fase honetan eta irabazlea sailkapenaren buruan jarriko da. Gainera Koldoren mutilek, aurreko asteburuan atzeratutako partidua ere jokatuko dute asteburu honetan eta igandean La Salleren aurka jokatuko dute Deustun. Kadeteek baino 2 ordu beranduago, arratsaldeko 19:00etan Leioa Berri eta Tabirakoren arteko partidua egongo da jokoan. 13 garaipenetara berdinduta, sailkapeneko 2. eta 3. postuak daude kolokan. Durangon Tabirako irten zen garaile (60-44), beraz irabazteaz gain “averagea” berreskuratzea izango dute helburu.
Aipatutako partiduez gain, 1.mailako mutil seniorrek jokatuko dituzten bi partiduak izan behar ditugu gogoan. Adrianen jokalari gazteek garaipen aldiarekin jarraitzea bilatzen dute, sailkapeneko postu lasaietan finkatzeko. Larunbatean Enkarki Harri Gorriren aurka jokatuko dute Arrigorriagan eta igandean Ugeraga jasoko dute Kandelazubietan, arratsaldeko 16:00etan. Nesken artean berriz, 1.mailako neska seniorrek Loiola Indautxuren aurka Bilbon jokatuko duten norgehiagoka aipatu beharra dago. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan jokoan egongo baita A2 lidertza eskuratzea. Eta 2.mailako neska kadeteek igandean 12:00etan Bidegintzaren aurkako partidu interesgarria dute Zallan. Bidegintzak oraindik ez du partidurik galdu eta Javiren neskek lidertza kentzea izango dute helburu, aurreko partiduetako joko onarekin jarraituz.
Partidu interesgarriak jardunaldi honetan biziko ditugunak eta berebiziko garrantzia dutenak talde bakoitzaren helburuak lortu ahal izateko. Harmailetan ikustea espero dugu, gure jokalariak animatzen.








