jardunaldi gorabeheratsua
Gure taldeek emaitza ezberdinak lortu dituzte, batzuek garaipen garrantzitsuak eskuratuz eta beste batzuek porrot mingarriak jasanez.
Eskolarteko mailan Betiko Ikastolak eta Escolapiosek oso partidu berdindua jokatu zuten, emaitzak hori adierazten ez duen arren. Partida oso orekaturik hasi zen, talde batek zein besteak abantaila txikiak izanik. 3.laurdenerarte berdintasuna maximoa izan zen, baina bilbotarren presioak eta Betikoko jokalarien nekeak Escolapios 15 puntu baino gehiagogatik aldentzea eragin zuen. 5.laurdenean Betikokoek azken erreakzioa izan zuten, 5 puntutara hurbilduz. Baina Escolapiosek bere “pívotei” esker markagailuan aldentzea lortu zuen (44-63).



Aipatzekoa da “especial” mailako mutil kadeteek lortutako 2 garaipenak, jokatutako jardunaldi bikoitzean. Larunbatean Getxoren aurka sailkapeneko lehen postua zegoen jokoan eta 9 puntugatik irabazi zuten (69-60). Leioak 5 jokalari zituen faltan, arrazoi ezberdinak dela eta (ikas bidaiak, gaixotasunak …), baina Santiren 2 kadeteren laguntza izan zuten. Partidua oreka handiarekin hasi zen (1.laurdenean 23-19), baina 2.laurdenena Koldoren mutilek markagailuan aldentzea lortu zuten (42-34). 3.laurdenean gure mutilek egindako defentsako lanari esker baloiak berreskuratu eta saskiratze errazak lortu zituzten, 19 puntuko ezberdintasun maximoa lortuz (57-38). Hortik aurrera Leioako mutilak lokartu egin ziren eta Getxok 9 puntura hurbiltzea lortu zuen. Baina Leioa berriro partiduan sartu zen 15 puntuko diferentzia lortuz eta partidua kontrolpean izanik amaierararte. Amaieran, espero baino garaipen errazagoa lortu dute gure kadeteek, taldeak zituen baja guztiak ikusita. Igande goizean beste partidu bat jokatu zuten La Salleren aurka. Berdindutako partidua izan zen 2.laurdeneko 8.minuturarte. Momentu horretan Leioak 12-0 partziala lortu zuen eta atsedenaldira 13 puntuko aldearekin joan ziren. Koldoren kadeteek oso ondo hasi zuten 3.laurdena eta 20-0eko partzial ikusgarriari esker partidua sententziatu zuten. Hemendik amaierara minutuek aurrera egin zezaten utzi eta 31-66ko emaitzarekin amaitu zen. Aipatzekoa da partidu honetan 7 jokalarirekin soilik jokatu zutela, jokalari ezberdinen bajak direla eta 2.mailako kadeteen partidua ordu berean jokatzen zelako.
Neska seniorrek landutako garaipena lortu zuten Loiola Indautxuren aurrean, sailkapeneko lidertza mantendu eta maila ez galtzeko helburura hurbilduz. Gorabehera asko eta kanpoko jaurtiketetan izandako asmatze portzentaje baxua izan zituzten lehen zatian, atsedenaldira 5 puntu azpitik helduz (21-16). 3.laurdenean oso zentratuta irten ziren zelaira eta 10-0eko partzial batek markagailuan aurretik jartzea eragin zuen. Honi lotuta oso defentsa eraginkorra egin zuten, garaipena lortuz (37-47).
Emaitza hauetaz gain, 1.mailako senior maskulinoak garaipena eta porrota eskuratu ditu jokatutako jardunaldi bikoitzean. Larunbatean Enkarki Harri Gorriri irabazi zioten 7 puntugatik, asteburuari hasiera ona emanez. Igandean aldiz, Ugeragaren aurka Kandelazubietan jokatutako partidua galdu zuten. Partida orekatua izan zen 3.laurdenerarte, zeinetan markagailua 37ra berdinduta zegoen. Hortik aurrera Ugeraga finago ibili da eta markagailuan aldentzea lortu dute. Azken minutuetan gure mutilek azken esfortsua egin dute, baina ez da nahikoa izan. Hau dela eta Ugeraga izan da garaile 51-68. Galdutako partidu honekin Adrianen mutilek amaiera ematen diote ondoz ondoko 4 garaipeneko aldiari.








