Emakumezko seniorrak mailari eustea lortu du
1.mailako neska seniorrek mailari eustea lortu dute 3 jardunaldiren faltan. Gure neskek ostiralean Deustuko Salesianos jasotzen zuten garaipena lortzeko helburuarekin eta honela maila mantentzea matematikoki lortuz. Juanen neskak markagailuan aurretik egon ziren partidu osoan zehar, baina aukera izan zutenean ez ziren gai izan partidua apurtzeko. Hala ere, Leioak urduritasuna maiatzen jakin zuen eta garaipena etxean gelditzea lortu zuten (59-55)

Larunbatean Irlandesaseko neska juniorrek Getxoren aurkako partida galdu zuten, ia hasieratik oso aldapatsu jarri zen partidua. Hasierako minutuetan Getxok bere nagusitasun fisikoa agerian utzi zuen, saskiratze errazak lortuz. Gure neskek ez zuten joko erritmoa topatu partida osoan zehar eta galdutako baloiak ugariak ziren. Gainera Getxok kanpoko jaurtiketetan abilezia handia izan zuen, hiruko jaurtiketetan portzentaje altuak lortuz. Amaieran emaitza gogorra (91-37).

Larunbatean goizeko 12:30etan 2.mailako neska kadeteek Unamuno jaso zuten Kandelazubieta Kiroldegian. Gure jokalariak partiduan zentratuta hasi zuten neurketa, baina minutuak aurrea joan ahala partidu zoroa bihurtu zen. Akatsak ugariak ziren eta honek partiduak ordena galtzea ekarri zuen. Gure neskak lasaitu eta berriro iparra berreskuratzean, serio jokatzen hasi eta meritu handiko saskiratzeak lortu zituzten partidua itxiz (47-30).
Arratsaldean, 1.mailako gizonezko seniorrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Caja Laboral Parqueren aurkako partidan. Gureak 4 puntugatik gailendu ziren (69-65), aurreko jardunaldietan jasotako bi porroten ostean garaipen baltsamikoa lortuz. Leioa norgeiagoko osoan aurretik joan zen markagailuan, gehienez 12 puntuko aldea lortuz. Baina azken laurdenean errenta gutxituz joan zen Bilbokoen barneko jokoa ezin izan zutelako gelditu. Hala ere, azken minutuetan erasoan erabaki egokiak hartu zituzten eta laguntza askoko defentsari esker partidua irabaztea lortu zuten.
Jardunaldi itxiz, igande arratsaldean juniorrek 3 puntugatik (60-63) galdu zuten Unamunoren aurkako partidan, Kandelazubietan. Leioak 11-1eko partzialarekin eman zion hasiera norgehiagokari, taldeko joko ona eginez eta partida urduritasunik gabe hasiz. Normala denez, gutxika markagailua orekatzen joan zen, 1.zati osoan gureak aurretik joan baziren ere. 3.larudena antzekoa izan zen, berdintasuna zen nagusi eta bi taldeek asmatze handiko faseak izan zituzten. Azken laurdenean, Unamunok 5 puntuko distantzia lortu zuen, kanpoko asmatze eta erasoko errebotearen ondorioz. Gure mutilak puntu bakarrera hurbildu ziren, baina jarraian bi eraso kaskar burutu zituzten. Amaieran 6 segundoren faltan Leioa 3 puntu azpitik zegoen markagailuan, eta gure mutilek ez zuten luzapena behartuko lukeen hiruko saskiratzea egitea lortu.








