5 derby Eskolarteko mailan eta partidu anitz sailkapeneko lehenengoen artean

Eskolarteko mailan 5 derby biziko ditugu jardunaldi honetan, preminin zein minin. Honetaz gain, aipatzekoa da Betikoko preminiek partidu betekada izango dutela, asteburuan 3 partida jokatzen baitituzte (ostiralean, zapatuan eta igandean).

Maila federatuan sailkapeneko goiko postuetan partidu anitz ditugu ikusgai. Ivanen neska kadeteek goiz jaiki beharko dute, lehen postua jokatzen baitute La Salleren aurka goizeko 9.15ean Deustun. Gure neskek azken bi partidu kaskarrak ahaztu eta urtean zehar erakutsitako jokoa berreskuratzea bilatuko dute. Baina hau ez da larunbatean lehiaketako “oilarren” artean biziko dugun norgehiagoka bakarra. 19.00etan Kandelazubietan, Leioa Berrik Erromoko Ezkorak liderra jasoko du. Bi taldeetako jokalariak ezagunak dira, horietako askok aldagela partekatu baitute, baina kantxan lehia gorena izango da.

Eta igandean egutegian aspalditik gorriz markatuta daukagun partida jokatuko da. Eguerdiko 12.30etan Kandelazubietan, Santiren 1.mailako kadeteek Maristas jasoko dute. Gure jokalari gazteek egindako akatsak ahaztu eta lidertzan finkatu nahi dute, igoera postuetan mantentzeko. Horregatik Kandela gainezka egotea nahi dugu, gureak animatuz.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In