Garaipen garrantzitsuak eta galdutako partida mingarriak

Guriaren neskek, irlandesaseko neska juniorrek, partidu eskasa jokatu zuten Arabaren aurka, Euskal Ligako 7.jardunaldian. Atsedenaldian 16 puntu soilik zituzten eta hori gure neskek lehen zatian jokatutako moduaren erreflexua da, baloi galdu asko, desordena eta jokoa irakurtzeko arazoak izan baitzituzten. 7 puntu azpitik lehenengo 20 minutuen ostean, eta bigarren zatiari begira etorkizuna beltza zirudien. Bigarren zatiak antzeko ezaugarriak izan zituen, baina defentsako lanari esker kontraeraso errazak lortu ziren, markagailua estutuz. Baina Gasteiztarrak ez zeuden partida oparitzeko prest eta kanpoko jaurtiketa egokiez baliatuz 7 puntuko errenta bueltatu zuten markagailura. Azken laurdenean oreka izan zen nagusi, eta Irlandesas puntu bategatik galtzen heldu zen azken minutura. Azken momentuetan 2 defentsa on egin zituzten, galdutako baloia ostean eta saski azpian saskiratze erraza huts egin zuten, partidua galduz (49-51).


Eguerdiko 12:30etan Kandelazubietan Leioa eta La Salleren arteko norgehiagokari hasiera eman zitzaion, gizonezko kadete “especial” mailan. Gure mutilek hasieratik errenta garrantzitsuak lortu zituzten, baina jokoa ez zen batere kontrolatua. Lasaiago eta ordenatuago jokatu zuten momentuetan ezberdintasunak areagotzen ziren, amaierara 81-35eko emaitza argia lortuz. Koldoren mutilen 9.garaipen jarraia bigarren fasea, liderrak partidurik galdu gabe.

Arratsaldean, emakumezko seniorrek garaipena lortu zuten Loiola Indautxuren aurka. Lehen zati oso kaskarra egin zuten gure neskek, ahazteko modukoa. Partida oso gogorra izan zen, alde pitatutako falta bakarrarekin lehen zati osoan, eta momentu batzuk gatazka itxura hartu zuen. Bigarren zatian Leioak nortasuna erakutsi du, zelai osoan defentsa intentsua eginez eta bi saskietan errebotean nagusituz. Atsedenaldian 10 puntu azpitik joan ziren eta amaieran 14 puntugatik lortu zuten garaipena (51-37).

19:00etan 1.mailako gizonezko seniorren partida hasteko prest zegoen. Adrianen seniorrek 11 puntugatik irabaztea lortu zuten (67-56) Mungiaren aurrean, partida osoan zehar markagailuan aurretik egon ostean. Oso hasiera ona egin zuten, 8 puntuko aldea lortuz. Alde hori partidu osoan zehar mantendu zuten, gorabehera batzuekin. Partida oso erritmo altuan hasi zen, gure mutilek presioa handia eginez. Baina Mungiako mutilak zentratu eta euren barneko jokari esker partiduan sartu ziren. Jokalari altuen gure barneko jokoa zigortzen hasi ziren, 1×1 egoeretan zein errebotean. 3.laurdenan Mungiakoak 4 puntura hurbildu ziren, baina gure mutilek azken laurdena kontrolpean mantendu zuten defentsan oinarrituz. 6 partiduren faltan 9 garaipena lortu dute, eta lehenengo 4 postuetara hurbiltzeko 6 final jokatu beharko dituzte.

Etxean jokatutako partiduez gain larunbatean beste partida batzuk jokatu ziren. 2.mailako emakumezko kadeteak beti zaila den Tabirakoren zelaian garaipena lortu zuen (22-28). Partidu berdindua eta puntu gutxikoa izan zen, sufritutako eta nortasun handiko garaipena lortuz. Honenbestez gure neskak bide onetik doaz maila igoera lortzeko.
Honetaz gain Zornotza eta UBU Burgosen arteko partida azpimarratu nahi dugu, non Iker Salazarren garapena ikusi ahal izan genuen. Ikusle leioztarren kopurua Durangon baina txikiagoa izan zen ordu berean Kandelazubietan partidua zegoelako. Partidua Zornotzak eraman zuen 77-59, eta Ikerrek partida osoa burutu zuen. Hasierako bostekoan irten zen eta 28 minutu jokatu zituen, 13ko balorazioa lortuz (bere taldeko altuena), 6 errebote eta jasoko 5 falta aipagarriena izanik. Segi horrela Iker
Eta jardunaldiari amaiera emateko, igandean 2 garaipen eta porrot bakarra. Goizean 2.mailako gizonezko kadeteek Ibaizabalen aurka jokatutako norgehiagokan garaipena lortu zuten. Horrela sailkapeneko lehen postua ziurtatzen dute igoera gurutzeetarako. Askartzaren aurkako derbyetan aldiz 1-1. Leioa Berriko jokalariek argi utzi zuten gasolina nahikoa dutela eta garaipenak urratzea zaila izango dela. Honela Askartzari 36-40 irabazi zioten, ez ohiko partidua eta tanteo baxukoa. Arratsaldean gizonezko juniorrek ezin izan zuten garaipena eskuratu, gure mutilen hobekuntza nabaria den arren. Juniorreko jokalari gazteek burua altxatu eta euren maila erreala erakutsiko dutela argi daukagu. Beraz, segi lanean eta emaitzak helduko dira.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In