GARRANTZIZKO PARTIDUA 2.MAILAKO EMAKUMEZKO KADETEENTZAT (IG. 10:30)

ADI EGON! ORDU ALDAKETA DAGO, LARUNBATETIK IGANDERA BITARTEKO GAUEAN 2:00ETAN 3:00RAK IZANGO DIRA

5 taldek soilik jokatuko dute etxean jardunaldi honetan. Hala ere, hau ez da aitzakia. Nagusitasuna egoera ezberdinetan utzi behar da agerian eta ez soilik aldeko egoeretan.

Jardunaldiari hasiera emateko aurreko jardunaldiko partidu atzeratua daukagu, ostiralean jokatuko dena. 17:30etan maila bereziko emakumezko kadeteek Askartza jasoko dute Kandelazubietan. Ivanen jokalariek azken jardunaldietako emaitza eskasak ahaztu eta norabide zuzenera bueltatu nahi dute. Jokalariek zein entrenatzaileak atzean utzi nahi dute azken asteetako beherakada, eta gaur da horretarako eguna. Baina hau ez da ostiralean jokatuko den norgehiagoka bakarra. 20:20etan Sopelan, emakumezko 1.mailako senior mailan, Ugeraga eta Leioa lehiatuko baitira fase honetako azken jardunaldian.

Larunbatean preminiek bigarren faseari emango diote hasiera, eta Txomin Ak txapelketa irabazteko lehiatuko da. Honetaz gain, maila bereziko gizonezko infantilek partidua jokatuko dute, arrazoi ezberdinak direla eta azken jardunaldietako partiduak atzeratu ostean (gaixotasunak, zelai falta…). 10.30etan Loiura joango dira gure gazteak Urdanetaren aurka jokatzeko. Urdanetak fase honetan ez du partidarik galdu, beraz zaila izango den arren, eskura dituzten baliabideak erabili beharko dituzte partida aurrera atera ahal izateko.

Arratsaldean maila bereziko gizonezko seniorrak (Leioa Berri) Mungia jasoko du Kandelazubietan arratsaldeko 20:30etan. Liga amaitzeko 6 jardunaldi falta dira, eta F4era sartzeko mozketa 16 garaipenetan dago. Gure mutilengandik hurbilen dagoen taldea 4 garaipenetara dago. Hau dela eta, partidua irabaziz gero lau talde arteko finalean sartzeko aurrerapauso handia emango dute.

Eta igandea partiduz beteta helduko da. Infantilek bigarren aldiz jokatuko dute asteburuan, eta atzeratutako partidua jokatuko dute Getxoren aurka arratsaldeko 16:00etan. Partidu interesgarri honetaz gain, 2.mailako emakumezko kadeteak hil ala biziko partidua dauka igandean. 10:30etan Bidegintza jasoko dute Kandelazubietan, igoera gurutzeetarako lekua jokoan dagoela. Gure neskak topera irtengo dira, “averagea” berreskuratzea dutelako helburu. Eta 12:15ean Irlandesasen, Guriaren jokalariek Loiola Indautxuren aurka arituko dira. Azken jardunaldietako porroten ostean, garaipenen bidea topatu nahi dute. Hori bai, hori lortzeko lan egitea da bide bakarra.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In