1.mailako emakumezko seniorren kopa
1.mailako emakumezko seniorrek Liga amaitu dute asteburu honetan. A1etik kanpo gutxigatik gelditu ostean, gure neskak A2ko lehenengo gelditu dira. Baina denboraldia ez da amaitu Juanen neskentzat. Atsedenerako astebururik gabe, aste honetan senior mailako kopari emango diote hasiera. Senior 1.mailako 16 taldeak 4 multzotan banatzen dira. A1eko lehen 4 postuetan sailkatutakoak multzoetako buru izango dira eta ez dira euren artean lehiatuko lehen fase honetan. Ostean, gainontzeko 12 taldeak zozketa bidez multzo ezberdinetan banatzen dira. Hauek dira multzoak:

6 jardunaldi jokatuko dira, joan eta etorri partiduak jokatuz multzoko talde guztien artean. Ligatxoa amaitu ostean, 1.postuan sailkatutako taldeak finalaurrekoetan lehiatuko dira:
1.finalaurrekoa: D multzoko 1.taldea – C multzoko 1.taldea
2.finalaurrekoa: B multzoko 1.taldea – A multzoko 1.taldea
Eta final aurrekoetako garaileek finala jokatuko dute. Finalaurrekoak zein finala, maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan jokatuko dira, oraindik erabaki gabe dagoen zelaian.
Gure neskek igande honetan jokatuko dute kopako lehenengo partidua. Igandean 17:30etan Ibaizabal jasoko dute Kandelazubietan.








