Ezohiko asteburua

Talde kadete zein juniorrek ez dute jardunaldirik. Igoera, mantentze edota finaletarako gurutzeak jokatu baino lehenago atseden asteburua dute. Entrenamendu gogorreko astea izan da eta primeran etorriko zaizkie atseden egun hauek, pilak kargatu eta hurrengo asteetako partidu garrantzitsuetara topera irizteko.

Baina eskola mailako taldeek ligarekin jarraitzen dute, talde guztiek dituzte partiduak asteburu honetan. Norgehiagoka aipagarriena San Bartolomé eta Txomin Arestiren arteko derbya da, minibasket mailan. Eta baita preimi mailako gure 4 taldeek etxean jokatuko dituzten partidak ere. Aukera paregabea txikienen garapena ikusteko.

Eta federatu mailan 4 taldek soilik jokatuko dute, 3 talde seniorrek eta Irlandesaseko emakumezko juniorrek. Senior mailako taldeek etxean jokatzean, normalean larunbat arratsaldean egiten dute. Baina larunbat honetan Kandelazubieta okupatuta dago eta igandean jokatuko dute. 17:30etan emakumezko seniorrek ibaizabal jasoko dute eta 19:30etan Adrianen mutilak Jarrillesoren aurka neurtuko dira.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In