Txomin Aresti A preminiak geldiezin jarraitzen du
Larunbatean 12:00etan Txomin Aresti A preminiak fase finaleko bigarren partida jokatu zuen Kandelazubietan, Jesuitinasen aurka. Santiren neska-mutilak oso zentratuta irten ziren zelaira eta 24-0 partziala egin zuten partidari hasiera emateko. Bigarren laurdenean ez ziren lasaitu eta bide berdinetik jarraitu zuten atsedenaldira 44-2 helduz. Honenbestez partida hirugarren laurdenaren hasieran itxi zen, 52-2. Zorinak Txomin Arestiko txikiei, irabazteaz gain ondo jokatu, baloia ongi mugitu, guztiek parte hartu eta ongi pasatzenn dutelako, entrenatzailea barne.
Eskola mailako norgehiagokekin jarraituz, 12:15ean San Barolomeko preminiak Madi jaso zuen, partida polita burutzeko asmoz. Lehia berdindua izan zen hasierako minutuetan, bi taldeek baloi asko galduz. Honela lehen laurdena 2-2ko emaitzarekin heldu zen amaierara. Bigarren laurdenean Egoitzek neska-mutilak esnatu egin ziren eta kontraeraso onak eginez markagailuan aurreratzea lortu zuten, bigarren laurdenaren amaierara 10-4 iritsiz. Hirugarren laurdenean partidaren norabidea antzekoa izan zen, etxekoen nagusitasuna areagotzen zihoan (20-8). Azken laurden erabakiorrean San Bartolomeko jokalari gazteek konfiantzaz beteta egin zuten salto zelaira eta Madik 0-6ko partziala egin zien. Hala ere, amaieran etxekoen garaipena, 20-14.

Igande arratsaldean Kandelazubietan bi norgehiagoka ikusi ahal izan genituen, emaitza ezberdinak lortuz. Zelaira salto egiten lehenak 1.mailako emakumezko seniorrak izan ziren. Juanen neskek partida eskasa burutu zuten Ibaizabalen aurka. Lehen laurdena 7-8 amaitu zen, bi taldeek akats asko burutu ostean. 2.laurdenaren hasieran Ibaizabalek etxekoek erasoan izandako egun txarra aprobetxatu eta 7-20 aurreratu ziren. Gure neskak 6 minutu egon ziren saskiratzerik lortu gabe, eta atsedenaldira 15-27 iritsi ziren. 3.laurdenaren hasieran bazirudien Leioak partidari bira eman ahal ziola, baina bi aldiz 8 puntura hurbiltzeko baino ez ziren gai izan. Beraz, Ibaizabalek garaipen erraza lortu zuen 42-58, jaurtiketa libreetan izandako portzentaje baxuak eta defentsako errebotea zaintzeko arazoen ondorioz. 1.mailako gizonezko seniorrek aldiz euren aurpegirik onena erakutsi zuten. Partida polita burutu zuten Adrianen mutilek Jarrilerosen aurrean. Partiduan zehar baloi galdu askoko eta kontrolik gabeko joko momentuak egon dira, baina puntuazio altuak eta joko erritmo altuak gure mutilen aldera desorekatu du partidua. Lehen laurdenean partidu osoan zehar mantendu den 11 puntuko distantzia lortu zuten (23-15). Diferentzia hori 19ra ere handitu zen azken laurdenean. Baina amaiera Adrianen jokalari gazteak erlaxatu egin ziren eta amaieran 85-71 ikus zitekeen markagailuan. Garaipen garrantzitsu hau lortzeko kontraeraso azkarrak, pasearen erabilera egokia eta defentsa momentu onak izan zituzten.








