Aste honetan hasiko dira gurutzeak

Aste honetan Klubeko hainbat talderentzat denboraldiko momenturik garrantzitsuenak hasiko dira, gurutzeak hain zuzen ere. Talde batzuek maila igotzea dute buruan, beste batzuek onenen artean postua lortu nahi dute eta besteek mailari eustea. Talde bakoitzak helburu ezberdinak ditu, baina denek argi dute urtean zehar egindako lana agerian utzi nahi dutela. Azken fase hau ongi has dezaten espero dugu, euren maximoa emanez.

Aito García Renesesen hitz hauek gure jokalariei transmititu nahi dieguna laburtzen du: “Siempre les digo a mis jugadores que salgan a dar el máximo, y es lo que hacemos. No les digo que salgan a ganar, sino a dar el máximo. Lo peor es que pierdas sin haberlo intentado”.

Partida garrantzitsu hauei buruz gehiago jakiteko, hurrengo egunetan 2.mailako gizonezko kadeteen (Santi Piedrabuena), gizonezko kadete berezien (Koldo Prieto), emakumezko kadete berezien (Ivan Salinas) eta gizonezko junior berezien (Igor Urreta) entrenatzaileak pasatuko dira webgune honetatik. Fase ezberdinen lehiaketa sistema zein den, talde bakoitzaren helburuak zeintzuk diren edota azken txanpara taldea zelan iristen den argituko digute.

Iruzkinak itxita daude

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In