Denboraldi amaiera hurbiltzen ari da, eta honekin batera partidu erabakigarriak
Jakingo duzunez, aste honetan zehar entrenatzaile ezberdinen elkarrizketak irakurri ostean, jardunaldi honetan Klubeko 4 talderentzat gurutzeak hasiko dira. Beraz asteburu honetan, neurketa oso garrantzitsuak izango ditugu talde federatuei dagokienez Kandelazubieta kiroldegian. Gure neska eta mutilak animatzera gonbidatzen zaituztegu. Etor zaitezte saskibaloiaz gozatzera!









