Leioa-Getxo neurketa bikoitza
Dena prest dago. Gaur arratsaldean Bizkaiko Mutil Kadeteen Saskibaloi Txapelketa hasiko da. Gure mutilak final polita burutzeko motibazio haundiarekin arituko dira, nahiz eta jokalari batzuk jolastu ezin izango duten. Baina badaude helburu garrantzitsuak jokoan dituzten beste talde batzuk. Carmeloren infantilak bi neurketa jolastuko dituzte asteburu honetan Getxoren aurka (hurrengo astean Finala izango dute Fadura polikiroldegian, Bizkaiko 4 talde hoberenekin). Emaitz hauen arabera beren ligako postua ezarriko da: lehenengoak edo bigarrenak. Gaur 19:00tan Faduran izango da neurketa, bihar aldiz 13:00tan Leioan. Eskola kiroleko beste taldeek ere beren neurketak dituzte, askok gainera larunbatean Leioan, Betikoko preminiak izan ezik, hauek gaur 18:00tan jolasten dute. Ikus itzazu hauen ordutegiak gure egutegian.








