LARUNBATEAN BETIKO IKASTOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Urtero bezala, Betiko Ikastolak ikasturte amaierako jaia antolatu du. Bertan txikienek prestatutako jarduerak, kirol ekintzak, edota txosna izango dira. Giro paregabea egongo da, anima zaitez eta hurbildu zaitez Betikora larunbat honetan!
Egun osoan zehar egongo diren ekintza interesgarri guztietatik, Imanolen mini taldeak goizeko 09:30etan Zubi Zaharraren aurka jokatuko duen saskibaloi partidua goraipatu nahi dugu. Ikastolaren jai egunean Imanolen umeak partidu ikusgarria egiteko irrikitan egongo dira!








