Atzerako kontaketa Leioa Saskibaloian 2011rako
Ordu gutxi falta dira Leioa Saskibaloian 2011ri hasiera emateko. Goizean zehar 16 taldek parte hartuko dute, 200 jokalari inguru ikusiko ditugu saskibaloian jokatzen. Honetaz gain, gurasoek ere euren gaitasunak agerian usteko parada izango dute. Haurren partidak ikusten dituztenean erraza iruditzen zaie baloia saskian sartzean, baina galtza motzak jartzean ikuspuntua guztiz aldatuko zaie. Hori bai, esperientzia paregabea biziko dute euren seme alabekin bi belaunaldiko txapelketan.
Arratsaldean, federatuek hiruko marratik duten abilezia agerian utziko dute. Entrenamenduetan finalera klasifikatzeko lehiatu dira taldeetako jokalariak eta larunbat arratsaldean talde bakoitzeko 1-2 jokalarik parte hartuko dute final handian. Iaz Iraitzek irabazi zuen, baina aurten gazteak gogor dato zeta ikusiko dugu zeinek eramaten duen garaipena. Ia ordu berean, asko eta asko telebistako pantailatik begirada ezin kendu egongo dira, urduritasun nabariarekin, atentzio guztia Bartzelonan jokatuko den ACB finaleko bigarren norgehiagokan.
Eta egunari amaiera emateko, Sakoneta Kiroldegian batuko gara, denboraldi amaierako afaria ospatzeko. 200 pertsona bilduko gara bertan, gau ona pasatu eta lagunartean gozatzeko.
Larunbatean Kandelazubietan ikusiko gara!








