Arrigorriagako Gaztetxo eta Kadeteentzako txapelketa asteburu honetan
Asteburu honetan 96 eta 97ko gure gizonezko taldeek CB Padurak antolatutako Arrigorriagako gaztetxo eta kadeteen torneoan parte hartuko dute.
Infantilak 2.taldean kokatu dituzte, Padura eta La Sallerekin batera. Eta maila honetan, baina 1.taldean Unamuno, Easo eta Dosa Salesianos lehiatuko dira. Gure infantilek euren lehen partida larunbatean, goizeko 9:30etan, jokatuko dute Paduraren aurka eta egun berean 17:00etan partidu berria jokatuko dute La Salleren kontra. Eta igandean larunbatean lortutako emaitzen araberako partiduak jokatuko dira.
96ko kadetea ere 2.multzoan kokatuta dago, Easo eta La Sallerekin batera. Eta 1.taldean, Padura, Unamuno eta Getxo daude. Kadeteek ere larunbatean bi partida jokatuko dituzte, 15:30ean Easoren aurka eta 18:30ean La Salleren aurka. Eta infantilen antzera, partidu hauetan lortutako emaitzen arabera jokatuko dute igandean.

Txapelketa honen inguruko informazio gehiago (taldeak, egutegia, argazkiak…) topatu ahal izango duzue CB Paduraren webgunean.








