Europako txapelketa hasteko prest
Guztiok dakizuenez, gaur Europako 20 azpiko gizonezkoen Saskibaloi Txapelketa hasten da Bilbon, Kasilla eta Bilbao Arena zelaietan. Web gune honen egutegian (eskuinean) neurketa guztien ordutegiak eta lekuak dituzue, horrela zuen eguneroko plana egin ahal izango duzue. Gogoratzen dizuegu sarrera bakoitzarekin egunean zehar dauden neurketa guztiak ikus ditzazkezuela, edozein zelaietakoa.
Leioa SBT klubak ostiralerako eta larunbaterako 5 euroko sarrerak baditu. Nahi izanezkero telefono honetara deitu dezakezue (Jose 617150130).
Web guneko arlo teknikotik, egun bakoitzean planing bat gomendatuko dizuegu. Hortxe gaurkoa: eguna Kroazia – Frantzia (13:30 La Kasilla, Arin!) interesgarri batekin hasten da. Gero, zerbait jan dezakezue Bilboko edozein tabernetan (edo etxeko bokata eraman) arineketan Miribillara joateko Errusia – Serbia (15:45) partidua ikusteko, nahiz eta Kasillako Italia – Lituania erea gomendagarria izan. Gero, Alde Zaharrera jeitsi zaitezketa buelta bat emateko eta zerbait hartzeko (edo Austria – Grezia ikusi, 18:15 Miribilla), eguna Espainia – Turkia neurketa interesgarriarekin bukatzeko (20:45 Miribilla).