Lehenengo kanporatuak U20an

Ihadanik eman dira lehenengo sorpresak Europako Saskibaloi Txapelketan. 4 taldek titulua irabazteko aukera galdu dute. Hauetariko bi, Lituania eta Serbia, talde historiko eta maila onekoak, beste biak, Kroazia (irudi oso txarra) eta Austria (maila baxua). Serbiaren kanporatzea Eslobeniak eragin zuen (Nedovik klasedun jokalaria, baina beste jokalarien aportazioa eskasa), hirugarren laurdenenan izugarrizko jipoia eman baitzion Serbiari, 5 hiruko jarraian sartuz eta Serbiarrak erabat lurperatuz (80-102). Aldiz, Eslobeniarrak konfiantzaz beteta eta talde joko polita garatuz. Kontus Eslobeniarekin.

4 talde beraz kanporatuak. Hauek B mailara ez jeisteko helburua izango dute orain (B maila Bilbon ere jolasten ari da). Bi taldek maila galduko dute. Gaur eta asteazkenerarte gainera, bigarren fasea hasten da. Bertan 6 taldeko bi multzo izanen dira eta final laurdenetarako gurutzaketak ezarriko dira (ostiralean jolastekoak). Emaitzak mantendu egiten dira eta multzoak hauexek dira:

E multzoa: Frantzia (2-0), Errusia (2-0), Montenegro (1-1), Letonia (1-1), Eslobenia (0-2), Suedia (0-2).

F multzoa: Espainia (2-0), Italia (2-0), Grezia (1-1), Alemania (1-1), Ukrania (0-2), Turkia (0-2).

Gaur hainbat neurketa interesgarri. Hauxe da gure plana: 16:15 tan Alemaniak eta Greziak Bilbao Arena jolastuko dute. Irabazleak bigarren postura begiratu ahal izango du. 18:30 tan Frantzia eta Eslobenia aurkituko dira Kasillan. Eslobeniarrak garaipenik gabe pasa dira, baina moralez gainezka daude.  20:45 tan Espainia eta Ukrania aurkituko dira Bilbao Arenan (Letonia eta Errusia neurketa ere interesgarri izan daiteke, 20:45 Kasillan).

Iruzkinak itxita daude

SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
IZEN EMATEA 2025-26 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In