Aste bakarra soilik falta da!
2011/2012 denboraldiari hasiera emateko aste bakarra soilik falta da. Abuztuaren 29an, astelehenean, talde federatuek denboraldiari ekingo baitiote. Eskola mailako taldeak aldiz, aste batzuk beranduago hasiko dira.
Gogoan izan eskuman dagoen bannerrari klikatuta aurre-denboraldiko lehen entrenamenduko ordua duzuela ikusgai. Eta honetaz gain, behin behineko joko eta entrenamendu orduak ere kontsultatu ahal dituzuela bertan.
Oporretan atseden hartu eta pixka bat deskonektatu ostean, pilak kargatuta bueltatzea espero dugu. Denboraldi berriari gogotsu helduko diogu, dudarik gabe.
Astelehenerarte!








