Lagunarteko lehen norgehiagokak
Lagunarteko norgehiagoka batean kantxara salto egiten lehenak Berriko jokalariak izan ziren, beste behin senior “especial” mailaren gorenera heltzea bilatzen dutenak. Pasaden larunbatean, gure jokalariek, Parque Bilbao jaso zuten Kandelazubietan. Partidak sasoiko jartzen eta sentsazioak berreskuratzen lagundu zuen.
Bihar asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Kandelazubietan, Igorrek zuzendutako “especial” mailako mutil kadeteak Tabirakoren aurka arituko dira. Gure jokalari gazteen denboraldiko lagunarteko lehen partida izango da, gogo handiz hartuko dutena hainbeste entrenatu ostean.
Baina lagunarteko norgehiagokak ez dira hemen amaitzen, larunbatean (12:00etan) “especial” mailako neska kadeteek La Salle jasoko dute Kandelazubietan.
Partida hauek garrantzitsuak izango dira astiro astiro sasoiko jartzeko eta kantxan sentsazioak berreskuratzeko, betiere lesioak ekidituz. Txapelketa hasi arteko jokatuko diren lagunarteko partiden inguruko informazioa jaso ahal izango duzue hemen.








