5 norgehiagoka asteburuan
Asteburu honetan, jokatu diren 5 lagunarteko partidetan, 3tan garaipena lortu dugu (1. Mailako gizonezko kadetetan, 1.mailako seniorretan eta nazional 2.mailako emakumezkoetan) eta 2tan atzetik amaitu dugu markagailuan (“especial” mailako emakumezko kadeteetan eta nazional 2.mailako emakumeetan). Baina denboraldiko garai honetan, emaitzak ez du pisu handirik, eta entrenatzaileek euren taldeen eboluzioa ikusteko erabili dituzte partidak. Honela euren taldeek aldatu eta indartu beharreko alorrak behatu dituzte.


Prestaketa aste berria hastera goaz, 4.astea hain zuzen ere. Talde gehienei aste batzuk falta zaizkie lehiaketa ofizialean martxan jartzeko, baina nazional 2.mailako neskak azken txanpan sartu dira. Datorren larunbatean emango baitiote ligari hasiera, Kandelazubietan arratsaldeko 16:00etan Las Gaunas Promete-ren aurka.








