Emakumezko saskibaloia asteburuan
Asteburu honetan emakumezko saskibaloia izango da nagusi Kandelazubietan. 2.mailako emakumezko kadeteek euren lagunarteko lehen partida jokatuko dute Kandelazubietan, goizeko 11:45ean Erandioren aurka. Arratsaldeko 16:00etan, leku berean, 2.maila nazionalean lehiatuko den Leioa SBTko emakumezko taldeak ligari emango dio hasiera, Las Gaunas Prometeren aurka. Talde hau, Irlandesas eta Leioa SBTko jokalariez osatuta dago.

Hauen ostean, Emakumezko Liga 2n (estatu mailan emakumezko 2.maila nagusiena) lehiatzen diren, Irlandesas eta Ibaizabalen arteko lagunarteko norgehiagoka ikusi ahal izango dugu (18:15).

Igandean aldiz, Lasesarrera (Barakaldo) hurbiltzea gomendatzen dizuegu. Europako eta emakumezko ligako txapelduna, eta kopako irabazlea aurrez aurre egongo baitira. 12:15ean hasiko da Perfumerias Avenida eta Rivas Ecopolisen arteko norgehiagoka (sarrera 3€koa da).









