Saski Leioa eskolak astelehenean irekiko ditu ateak
Denboraldi honetan Saski Leioa Eskola proiektua berreskuratu nahi izan dugu. Herriko haur zein gazte guztiei saskibaloiarekin gozatzeko aukera izatea dugu helburu.
Hau dela eta, ikastolan talderik ez duten, euren ikastolako eskolaz kanpokoetan parte hartzeko gazteegiak diren edota entrenamendu egun gehiago nahi dituzte haurrei zuzenduta dago.
Eskolak hurrengo astelehenean irekiko ditu ateak, urriaren 10ean. Hau dela eta inskribaturik dauden haur guztiak astelehenean, arratsaldeko 17:00etan zein 18:00etan, konbokatzen ditugu Kandelazubieta Kiroldegian.









