2011-12 On-Lineko Eskola Kiroleko Monitore Ikastaroa

Bizkaiko Diputazioako Eskola Kirolak hurrengo emaila bidali digu Eskola Kiroleko monitoreentzako online ikastaroaz ohartzeko. Oraindik 1.mailako saskibaloi entrenatzaile titulua atera ez dutenen monitoreentzat aukera paregabea dela uste dugu. Hona hemen informazioa:

Honekin batera, “Online ikastaroa: Eskola Kiroleko monitoreak” lehen ikastaroari buruzko informazioa bidaltzen dizuet (aurreko denboraldian proba pilotua egin zen). Ordu teorikoak PRESENTZIALAK EZ IZATEKO dago diseinatuta ikastaroa; beraz, etxeko ordenagailuan edo beste edozein ordenagailutan egin dezakezue, Interneteko konexioa izanez gero. Praktikak teoriarekin batera egingo dira, ikasleak Eskola Kiroleko entrenatzaile diharduen zentro berean.

Leku kopurua mugatuta egongo da; beraz, plazak adjudikatzeko, zorrotz hartuko da kontuan eskabideak zein hurrenkeratan sartzen diren. Eskabideak egiteko epea azaroaren 20an amaituko da.

Gogorarazten dizuegu aipatutako titulazioa kontuan hartzen dela Bizkaiko Eskola Kiroleko programan parte hartzeagatik urtero ematen diren diru-laguntzak kalkulatzeko.

Informazio gehiago HEMEN

Iruzkinak itxita daude

SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
SASKI LEIOA ESKOLA 2025-2026
IZEN EMATEA 2025-26 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In