Abenduak 3, euskararen eguna
Aste honetan, larunbatean zehazki, abenduaren 3an, euskararen eguna da. Gure herrian, Leioan, aste honetan zehar hainbat ekitaldi egongo dira:
Abenduak 1, osteguna:
- Kandelazubietan Kiroldegian 18:00etan ‘Kortxea doktorearen abenturak’ izeneko haurrentzako ikuskizun dibertigarria izango da
- Kandelazubieta Kiroldegian 19.30ean bueltan Erdizka Lauetan taldearekin euskal dantzetaz gozatzeko aukera izango dugu, eta behar bezala amaitzeko mokadua egingo da 20.30ean.
Abenduak 3, larunbata:
- Mendibile Jauregian 17:00etan zure ipuinak sortzeko tailerra, eta Taberna Kantariak euskal kantak ekarriko dizkigu.
- Aterpe Leioa Gaztegunean Bertso-hop saioa izango da ikusgai gonbidapena hartu dituztenentzat.
- Abenduaren 3an eta 4an umeen zinea izango da Kultur Leioan 17.30ean ‘Katu bat Parisen’ filmearekin, eta abenduaren 3an, 4an, eta 5ean, helduentzako ‘Arriya’ filmea ikusteko aukera izango dugu 20.00etan
Ondo dago egun hauetan euskara bultzatzeko ekitaldietan parte hartzea, baina gogoan izan behar dugu egunero erabiliz soilik lortuko dugula geure hizkuntza sustatzea. Gogoratu, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.
Guk erronka handia daukagu aurretik, webgunea euskaraz ere eguneratzea. Lan handia dago honen atzetik eta ez gara eginbeharreko guztietara heltzen. Beraz, euskarako atalean laguntzeko bolondresik badago, ateak irekita dituzue.
Hona hemen Esne Beltza taldearen euskaraz bizi nahi dut kanta:








