Kapusera apuntatzeko azken egunak

Ostiral honetan, ekainaren 17an, Udako Saski Leioa 2011 kanpusean apuntatzeko epea amaitzen dela gogorarazi nahi dizuegu. Oraindik denbora daukazue inskripzioa bete eta bertan parte hartzeko. Hurrengo estekan kanpusari buruzko informazio guztia topatuko duzue eta internet bidez inskribatzeko aukera ere badaukazue (http://www.leioasbt.com/?page_id=1024&lang=eu)

Leioa Saskibaloian 2011-k ez zuen huts egin

Larunbatean Kandelazubietara hurbildu zinetenok berretsi dezakezuenez, egun borobila bizi genuen. Hala ere, BBB irabaziz gero oraindik hobea izan zitekeen.

Eguraldia lagun izan genuen eta goizean gazteenek irudi paregabea eman zuten. Betiko, Txomin, San Bartolome, Artaza, Leioa eta Irlandesaseko gazteak ikusi ahal izan genituen saskibaloiarekin gozatzen. Eta bertara hurbildu ziren gurasoek, saskibaloian ederki moldatzen direla erakutsi ziguten bi belaunaldiko txapelketan. 24 bikotek hartu zuten parte eta azkenean garaileak Javi eta Iñaki Diez izan ziren. (Zorionak!)

Arratsaldean, Barça eta BBBren arteko partidak ikusmin handia sortu zuen, eta giro polito sortu zen norgehiagoka jarraitu zutenen artean. Aldi berean, hiruko txapelketa ospatu zen, 16 lehiakiderekin. Fase finalera 5 jokalari iritsi ziren: Borja, Zuga, Egoitz, Iraitz eta Eder. Eta merezita, Egoitzek eraman zuen garaipena.

Eguna borobiltzeko, 200 bat pertsona bildu ginen Sakonetan denboraldi amaierako afaria ospatzeko. Mikrofono eta soinu ekipoarekin izandako arazoen ondorioz, prestatutako pixkat aldatu behar izan genuen. Eta ezin izan genituen denboraldi ikaragarria egin duten eta Bizkaiko txapelketa lortu duten Sanbarreko miniak eta Txomineko preminiak zoriondu.

Hona hemen larunbatean galdutakoaren bideoa:

Bihar denak goizeko 9:30etan Kandelazubietan

 Jokalari guztiek, federatuak zein eskolarteko mailakoak, kandelzubietan egon behar dira bihar, larunbata, goizeko 9:30etan. Txikienak 10:00etan hasiko diren partiduetarako berotzeko eta nagusienak dena ondo irten dadin arduratzeko (arbitratu, turnoak txosnan…)

Eta gogoan izan txosnan kolaboratzea oso garrantzitsua dela. Badakigu jokalari, eta gurasoen artean sukaldari paregabeak daudela eta pintxo gozo zein patata tortila izugarriak probatzeko aukera izango dugula. Eguneko programa jaso ez duzuenontzat, hau da taldeka egin den banaketa:

–          Eskolarteko taldeak: pintxoak

–          Talde kadeteak (neskak/mutilak): tortilak

–          Talde juniorra: tortilak

–          Talde seniorra: pintxoak

Atzerako kontaketa Leioa Saskibaloian 2011rako

Ordu gutxi falta dira Leioa Saskibaloian 2011ri hasiera emateko. Goizean zehar 16 taldek parte hartuko dute, 200 jokalari inguru ikusiko ditugu saskibaloian jokatzen. Honetaz gain, gurasoek ere euren gaitasunak agerian usteko parada izango dute. Haurren partidak ikusten dituztenean erraza iruditzen zaie baloia saskian sartzean, baina galtza motzak jartzean ikuspuntua guztiz aldatuko zaie. Hori bai, esperientzia paregabea biziko dute euren seme alabekin bi belaunaldiko txapelketan.

Arratsaldean, federatuek hiruko marratik duten abilezia agerian utziko dute. Entrenamenduetan finalera klasifikatzeko lehiatu dira taldeetako jokalariak eta larunbat arratsaldean talde bakoitzeko 1-2 jokalarik parte hartuko dute final handian. Iaz Iraitzek irabazi zuen, baina aurten gazteak gogor dato zeta ikusiko dugu zeinek eramaten duen garaipena. Ia ordu berean, asko eta asko telebistako pantailatik begirada ezin kendu egongo dira, urduritasun nabariarekin, atentzio guztia Bartzelonan jokatuko den ACB finaleko bigarren norgehiagokan.

Eta egunari amaiera emateko, Sakoneta Kiroldegian batuko gara, denboraldi amaierako afaria ospatzeko. 200 pertsona bilduko gara bertan, gau ona pasatu eta lagunartean gozatzeko.

Larunbatean Kandelazubietan ikusiko gara!

ACB-ko finala Kandelazubietan

ACBko finaleko ezer ez galtzeko asmoz, ostegun honetan Barça eta BBBren arteko lehen partida proiektatu dugu Kandelazubietan. Froga eguna izan da gaur, eta ezin hobeto atera da. 45 bat pertsona bildu baikara partidaz gozatzeko.

Larunbaterako dena prest  egongo da eta  18:15ean Bartzelonara joko dugu berriro Barça eta BBBren arteko 2 partida ikusteko. Kandelazubietan ikusiko gara!

Leioa Saskibaloian 2011 hurbiltzen ari da

Larunbat honetan, urteko saio honetan ohitura bihurtu den moduan, Leioa Saskibaloian 2011 jaia ospatuko dugu. Hau ospakizun polit honen XVIII.edizioa izango da, denboraldiari amaiera emateko batuz, gogoko duguna eginez, saskibaloian jokatuz, saskibaloia ikusiz, azken baten saskibaloia biziz.

Azken urteotan bezala, protagonista nagusiak eskolarteko mailetako ikastetxe eta ikastola binkulatuetako taldeak izango dira, Betiko, Txomin Aresti, San Bartolome eta Artazakoak hain zuzen ere. Honetaz gain, gonbidatutako bi talde izango ditugu, mini mailako Indautxu eskolako taldea eta Autocid Burgoseko infantilak. Hala ere, guztiek izango dugu jaian parte hartzeko aukera, bi belaunaldi txapelketan edota arratsaldeko partidan.

Ikusi dezakezuenez, larunbateko egitaraua osoa da, denetarik daukagu. Eskolarteko partiduekin hasiz, Barça eta Bizkaia Bilbao Basketen arteko ACBko finaleko 2. Partidaren emankizunarekin jarraituz eta afaria jendetsuarekin amaiera emanez. Hemen daukazu egitaraua zehatzago:

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In